Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sake1 (orobat sako g.er.) 1 iz pilota jokoan eta kidekoetan, jokaldia hasteko pilota jaurtitzea.

US OPEN-a, jotzaileen lurraldea da, sake eta bolea dominatzen dutenen erreinua. Berria - Kirola   2004-08-28

Sakea, txapagaina, ezker besagaina... lau koadro horien barruko bazter guztietara daki pilota bidaltzen, eta kontrarioa behartzen. Berria - Kirola   2004-11-20

Sakea eta errestoa, hala nirea nola berea, zuzenean tantoa lortu ala ez, lehen pilotakadak joko guztia baldintza dezake. Berria - Kirola   2004-12-24

Sakea ateratzen du, pilotari gurpil suntsigarri eta erantzun ezinezko bat eraginez. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 213. orr.

Lege zaharreko pilotaria izanda ere, hiru sake airez erantzun zituen. Launa sake egin dituzte eta 52 minutu iraun du partidak. Berria - Kirola   2006-05-02

Berak egin ditu 16 tanto, heietan bost sake. Herria   2003-01-28

Zortzi sake erantzun zituen airez, eta askotan seigarren koadrora jaitsi zen. Berria - Kirola   2006-01-07

Sakea sartzea lortzen badu, kontuz Iñakirekin! Berria - Kirola   2004-09-04

Ruizek 10 sake sartu ditu, Eugik baterez. Herria   2005-05-05

Unanuek bi sake sartu zizkion Peñagarikano azpeitiarrari, eta Berasaluzek bakarra Errasti azkoitiarrari. Berria - Kirola   2004-11-23

Oso gaizki ekin zion partidari, oso urduri eta sakeak bata bestearen atzetik galduz; guztira bost. Berria - Kirola   2004-09-05

Errusiarrak sakea kendu zion eta tie break-ean lortu zuen garaipena, bere kolpe zehatzei esker. Berria - Kirola   2004-09-12

Hirugarrenaren hasieran Mauresmok Suarezen sakea hautsi zuen eta erraz iritsi zen seigarren jokora. Berria - Kirola   2004-07-01

Hunek, punpe makur bati esker pilota sarean sartzen du Amédéeren aitzin aitzinean..., ez baitu hunek sekulan ahantzi [...] bere lagunaren azken sake hori. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 35. orr.

Pentsa: batean sakean eta bestean erreferan, hemeretzi kintze egin ditu oronoztarrak. Herria   2004-03-18

Bere aita ezagutu zuelarik, mutikoak petto itsusi bat egin zuen sakean. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 38. orr.

Sake errestoaren ostean ere ez zuen gozatu, eta hala ezinezkoa da buruz buru deus egitea. Berria - Kirola   2006-05-02

Aurrelari argentinarrak hamalau tanto egin zituen saketik. Berria - Kirola   2006-05-05

Sakez kale egin du, eta hirugarren partida neuk irabazi. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 121. orr.

Nik bi tanto baino ez nituen egin sakez, baina ondo aritu nintzen. Berria - Kirola   2004-01-16

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sake ona du, eta kolpe ederra. Berria - Kirola   2004-05-14

Dejada batekin egin zuen gorrien bigarren tantoa, eta jarraian bi sake zital atera zituen. Berria - Kirola   2004-01-18

Sarasuak partidan erakutsiriko sake kamutsa. Berria - Kirola   2004-07-11

Irujok bolea eta sake zehatz pare batekin partida hautsi zuen berriz (18-9). Berria - Kirola   2006-05-07

Sake bortitza, lanjerosa. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 35. orr.

Alboko sake luze batean Rayoko atzelariek ez zuten baloia urruntzen jakin eta Cuevasek area txikitik lehenengo gola egin zuen. Berria - Kirola   2004-04-04

Orduan, alboko sake bat ateratzea egokitu zitzaidan. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 136. orr.

Irujo eta Eulate binakako txapeldunek egin zuten ohorezko sakea. Berria - Kirola   2006-03-23

3 irud/hed

Izan ere ez ziren eskaleak, lana galdu edo gizarte lehiakorrean sakea galdu zutenak baizik. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 83. orr.

4 sakea ateratzen duen taldea.

Sakeak hamabost, erreferak esperantza. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 9. orr.

5 asko jateko edo edateko ohitura.

Denak jatun onak, baina amonaren sakea! Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 16. orr.

Chowder-tarrek biek jasaten dute ondo alkohola, eta bere gorputz tzarrarekin eta bere sake itzelarekin, Tomek jarraitu egin diezaieke edariz edari. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 226. orr.

Txinan oro har asko edo sobera jatea oso gaizki ikusita dagoela, eta zaharrek sake oneko haurrei esaten dietela: inoiz ez zara deusetara ailegatuko, debru tripazale hori! Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 299. orr.

Goizeko zortziak eta oraindik kristoren sakea... Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 204. orr.

6 sakez ipar bat batean.

Sakez aitaren itxura agertu zitzaidan. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 133. orr.

Argiguneak mozten du sakez azken izaien itzala eta hor berean daukat, azkenean, ene kapera. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 103. orr.

Eta sakez, anaiak eskainia zidan pilota larruzkoa sakelatik hartuz, firrindaka bota nuen itsasoko ur handietara! Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 170. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus