Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

plan 1 iz egitasmoa.

Plan bat dut. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 363. orr.

Ihes egiteko plan bat zen, eta erakundearen eskuetara ailegatu behar zuen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 202. orr.

Berez, plana ona zen. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 300. orr.

Manning-darrek plan bat antolatuez gero, beharko hari eutsi! Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 87. orr.

Ondotxo baitaki plan hori ez dela egundo beteko. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 14. orr.

Nik ez dut sekula ondo ulertu plan horien funtsa. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 140. orr.

Marshall Planak arau berri bat ezarri zuen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 379. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Plan ona da. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 302. orr.

Plan bikaina zen, nik neuk aitortzen dut hala, benetako tipo bihurrien plana. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 171. orr.

Borgesek plan perfektua du Harrison ministroaren biziaren aurkako atentatua egiteko. Jon Alonso   «Euskal karma» - 74. orr.

Ez da plan makala, ez da plangintza estrategiko makala. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 237. orr.

Larrabasterrako hondartzan etzanda zegoela bururatu zitzaion plan eder hori. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 98. orr.

Egun batzuetan etxetik alde egitea ez zen batere plan txarra, eta harako izena eman genuen gehienok. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 44. orr.

Une hartan bertan asmatu zuen plan gaizto bat. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 19. orr.

Zuk eta nik plan bat egingo dugu, plan ezkutu bat. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 24. orr.

Madrilgo enbaxadan ukatu egin zidaten bisa, bakarrik eta plan zehatzik gabe ibili nahi nuelako. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 20. orr.

Tuberkulosiaren kontrako plan erraldoiak itxaropena piztu du. Berria - Gaiak   2006-01-29

Gatazkarako plan behin-betikoa hezurmamitzeko ezarri ziren erasorako neurrietako lehena. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 328. orr.

Martina lehen plan sozialaren ondorioz kaleratua izan zen, berrogeita hamar emazte eta adindu herbailez osatu multzo batean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 196. orr.

Plan industrial sendo bat prestatzeko eskatu zion Batasunak Eusko Jaurlaritzari. Berria - Ekonomia   2004-11-10

Nahita eta aurrez prestatutako plan bati jarraiki. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 64. orr.

Plan Sozio-sanitarioa tresna garrantzitsua izango da. Berria - Harian   2005-12-24

Espainiako Plan Hidrologikoarentzat oztopo nagusia Itoitz zen. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Azken orduko plan aldaketak. Berria - Ekonomia   2004-01-23

· Hezkuntza plan aldaketa etengabeak ere hor daude. Berria - Euskal Herria   2004-07-11

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Espainiako unibertsitateetako ikasketa planak berritu eta aldatu ziren joan den hamarkadan zehar. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 98. orr.

Euskararen normalizazio plan huntan, [...]. Herria   2001-01-25

Berregituratze plan bat abian jarriko dute 2008. urterako etekinak lortu ahal izateko. Berria - Ekonomia   2006-01-24

Langileekin lan baldintzen malgutasuna ezartzen duen antolakuntza plan bat hitzartu omen dute. Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Hori Wooden eta bien arteko joko-planaren parte zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 169. orr.

Lan-plan horri ekin aurretik, hala ere, Mendebaldeko historiaren atal "modernoa" zein datatan hasten den erabaki behar dugu. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 174. orr.

Umeak babesteko ekintza plan bat ere zehaztu zuten agintariek. Berria - Gaiak   2004-12-10

Bi euskalduntze plan indarrean ipini ditu urteotan EHUk. Berria - Harian   2005-02-25

AEK-rekin izenpetu formakuntza plan batean ere sartua da, Ainhoa, Azkaine eta Ezpeletako herrietan bezala. Herria   2003-10-30

Zuzendaritza industria plan bat aurkeztea aztertzen ari dela badakiela nabarmendu du Sanzek. Berria - Ekonomia   2006-05-05

Euren egitekoa da Immigrazio Plan nagusia udalerriotako errealitatera egokitzea. Berria - Euskal Herria   2004-04-08

Apurka-apurka, sedukzio joko basatiagoen bidez erakarri zuen mutila, baraualdi sexualak, uholde sexualekin tartekatuz, xantaia plan zehatza aurrera eramanez. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 135. orr.

Jubilazio-plana nola prestatu, 65 urte azpiko EAEko biztanleen %30ak pentsio plan osagarri bat du. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 137. orr.

Gegenbauerren atea jo aurretik, Dembak kanpaina-plan bat zeukan egina. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 127. orr.

Kultura Saileko Gizarte Inbertsio eta Inbertsio Ekonomikoen Plan Bereziko partidetatik. Berria - Kultura   2004-12-23

Industria plan estrategikoak egingo direla aurreikusi du egitasmoak. Berria - Ekonomia   2004-10-20

Alde Zaharreko Birmoldaketa Plan Integrala. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 81. orr.

5 asmoa zeregina.

Zinera joateko plana dute. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 37. orr.

Ederra da eskutitza, zirraragarria oso, izenburutik hasita: "Iragan bideak eta etorkizuneko planak". Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 197. orr.

Gurasoek amonari utzi zioten iniziatiba, ez amonaren planak konbentzitu zituelako, ezer hoberik bururatzen ez zitzaielako baizik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 159. orr.

Hurrengo asterako utzi beharko dugu mendirako plana. Iban Zaldua   «Itzalak» - 125. orr.

Harryk eta Ronek Eguberrietako pastelaren hirugarren zatia bukatu orduko, Hermionek jangelatik atera zituen arratserako planak zehazteko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 180. orr.

Hire aldetik, planen bat horretarako? Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

autonomia plan bat (6); bake plan (11); bake plan bat (6); bideragarritasun plan (8); bigarren plan (6); biziberritzeko plan (18); biziberritzeko plan nagusia (6)

egiteko plan (11); egiteko plan bat (6); ekintza plan (10); esleipen plan (6); euskara biziberritzeko plan (15); hirigintza plan (7); hondakinak kudeatzeko plan (23); hondakinen kudeaketarako plan (11)

ikasketa plan (7); industri plan (15); industri plan bat (7); industria plan (22); industria plan bat (7); kudeaketarako plan (13); kudeaketarako plan integralaren (6); kudeatzeko plan (24); kudeatzeko plan integralaren (8)

plan alternatiboa (11); plan bat aurkeztu (13); plan bat aurkeztuko (9); plan bat egin (7); plan berezia (33); plan bereziak (8); plan bereziaren (8); plan berri (11); plan berria (19); plan berriak (8); plan estrategiko (11); plan estrategikoa (37); plan estrategikoak (16); plan estrategikoan (6); plan estrategikoaren (24); plan hidrologiko (8); plan hobea (8)

plan industrial (11); plan integrala (20); plan integralaren (16); plan integralaren jarraipen (7); plan nagusia (15); plan nagusiak (7); plan nagusian (6)

plan orokor (13); plan orokor bat (6); plan orokorra (12); plan orokorrak (9); plan orokorraren (19); plan osoa (8); plan sendoa (6); plan sozial (11); plan unilaterala (6); plan zehatza (6)

urteko plan (6)

alde bakarreko plana (6); aurre egiteko plana (6); aurrezteko plana (6); bakarreko plana (7); bake plana (36); baker plana (28); bakerako plana (6); bere plana (41); bideragarritasun plana (31); bizikidetzarako plana (7); deskonexio plana (20)

egindako plana (9); egiteko plana (16); ekintza plana (16); enplegu plana (7); erreforma plana (7); erretiratze plana (27)

ibarretxeren plana (187); ibarretxeren plana aurrera (7); industri plana (21); industria plana (73); jaurlaritzaren plana (7); konponbide plana (8); kontrako plana (8); kudeaketa plana (14); kulturaren euskal plana (12); larrialdi plana (22); lehen plana (13); lehendakariaren plana (8); lurralde plana (12); moldaketa plana (6); murrizteko plana (6); nazio plana (11); neguko bideragarritasun plana (11); neguko plana (6); nire plana (8); normalizazio plana (7); normalizaziorako plana (6)

plana abian (23); plana abian jarri (9); plana abiatu (7); plana aldatu (8); plana aldatzeko (6); plana arbuiatu (8); plana aurkeztu (53); plana aurkeztu zuen (21); plana aurkeztuko (12); plana aurrera ateratzea (7); plana aurrera ateratzeko (9); plana aurrera eramateko (6); plana aztertu (6); plana baztertu (8); plana betetzeko (8)

plana egin (26); plana egina (7); plana egiteko (15); plana erretiratzeko (6); plana eskatu (9); plana ezarri (9); plana ezartzeko (10); plana gaitzetsi (8); plana garatzeko (10); plana gauzatzeko (7)

plana indarrean (16); plana iragarri (7); plana izan (7); plana jarri (9); plana lantzeko (6); plana martxan (15)

plana onartu (82); plana onartu du (17); plana onartuko (13); plana onartzea (7); plana onartzeko (25); plana onartzen (8); plana osatu (8); plana osatzea (7); plana prestatu (15); plana prestatzeko (6); plana salatzeko (6)

plana zehaztu (6)

segurtasun plana (7); sepiren industri plana (6); sepiren industria plana (11); sepiren plana (12); sharonen plana (11); uzteko plana (7); zatikako lurralde plana (6)

bake planak (9); berdintasun planak (6); bere planak (10); egiteko planak (8); enplegu planak (7); euskal planak (9); euskalduntzeko planak (7); euskara planak (6); ibarretxe planak (24); ibarretxeren planak (71); ikasketa planak (6); kulturaren euskal planak (7); lurralde planak (20); normalizazio planak (15); osasun planak (6)

planak aldatu (6); planak egin (13); planak egiteko (6); planak egiten (31); planak jasotzen (7); planak porrot egin (8); sharonen planak (6); zatikako lurralde planak (12)

planarekin ados (6); planarekin bat (13)

bake planaren (7); bere planaren (6)

erretiratze planaren (16); euskal planaren (12); gazatik erretiratzeko planaren (7)

ibarretxe planaren (45); ibarretxeren planaren (116); ibarretxeren planaren alde (6); ibarretxeren planaren aurka (7); ibarretxeren planaren inguruan (14); ibarretxeren planaren inguruko (7); industri planaren (7); industria planaren (12); jaurlaritzaren planaren (8); kudeatzeko planaren (6); kulturaren euskal planaren (7); larrialdi planaren (7)

planaren alde (27); planaren aldeko (10); planaren arabera (37); planaren aurka (32); planaren aurkako (14); planaren barruan (23); planaren berri (12); planaren bidez (10); planaren bitartez (10); planaren emaitzak (7); planaren eztabaida (14); planaren gainean (7); planaren gaineko (7); planaren harira (6); planaren helburu (8); planaren helburu nagusia (6); planaren helburua (11); planaren helburuak (9); planaren hitzaurrean (6); planaren inguruan (31); planaren inguruko (21); planaren kontra (14); planaren kontrako (6); planaren nondik norakoak (6); planaren porrota (7); planaren xedea (6)

bake planari (6); ibarretxe planari (13); ibarretxeren planari (41); planari aurre egiteko (7); planari jarraiki (6); planari jarritako (7)

ibarretxeren planaz (9)

ibarretxeren planean (8) ikasketa planen (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus