Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sobrante 1 izond sobran dagoena.

Negu gorrian esne sobrantea berotu, zopak egin, eta behin baino gehiagotan bota izan dizkiegu espaloira. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 152. orr.

Horretarako ari dira sua egiten kartoizko kutxa sobranteekin. zuk dena eskas duzu, nik dena sobrante. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 75. orr.

Bisitariek nekez ulertzen diote, arnasa ez baitu sobrante eta hortzik gabe dago gainera. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 183. orr.

Atleten gorputzen aldean guri sobranteak tokatu zaizkigu banaketa orokorrean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 215. orr.

2 (adizlagun gisa)

Sobrante gelditutako pusketak hurrengo urterako gordeko ziren. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 501. orr.

Eta ez denbora sobrante daukadalako, ez horixe. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus