Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

planeatu1, planeatu, planeatzen du ad planak egin, aipatzen dena egiteko asmoa izan.

Ipi-apa guztiekin planeatu nuen zer esango nion eta zer egingo genuen zinean eta zinetik irten ondoren. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 99. orr.

Bere lapurretak ez ditu aurrez planeatzen, eta ez daki labana erakusteak zenbat larritzen duen bere delituaren tipifikazioa. Pako Aristi   «Note book» - 13. orr.

Dolu ekitaldi bilakatu zituzten Castorren aurka planeaturiko ekintza gehienak. Berria - Gaiak   2004-11-09

Ez hintzelako gauza izan egintza oso erraz bat, lege aldetik zigorgarria, biok, nire emazteak eta nire lagunik onenak elkarrekin planeatua burutzeko. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 218. orr.

Urteak behar izan dituzte: lehenik, nobelari zer forma eman erabakitzeko; gero, pentsatu eta planeatutakoa idatzi eta gauzatzeko. Berria - Kultura   2004-10-29

Nik beste zaplazteko bat jotzeko keinua egin ere egin nuen eta ez nion jo hura guztia planeatu gabea zelako eta egoera hura ulertzen ez nuelako. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 28. orr.

Hirira planeatutakoa baino lehenago heldu ziren, eta denbora soberan zeukaten. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 111. orr.

Irakeko behin-behineko gobernuak berretsi zuen [...] Kontseilu Nazionalaren erakuntzarako konferentzia, planeatu bezala, aste honetan egingo dela. Berria - Mundua   2004-07-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus