Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

planifikatu, planifika, planifikatzen 1 du ad egitasmo edo zeregin baten garapena gidatuko duen plana finkatu.

Lurraldea antolatu egiten da, eta garatu, eta planifikatu. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 212. orr.

Dena planifikatuta dago, kasualitateak ez du lekurik. Berria - Kirola   2006-01-12

Estatua da, esan bezala, ekonomia jarduera erabat planifikatzen duena. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 61. orr.

Suizidio iragarria, planifikatua, homeopatikoa eta patetikoa zen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 10. orr.

Paradoxa badirudi ere, bat-batean aritzea oso ongi planifikaturiko ekintza da bertsolariaren kasuan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 80. orr.

Argudiatzeko estrategia bat ere planifikatu beharko duzu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 356. orr.

Historian zehar, ez dira inoiz ere hain ongi planifikatu etsaien hilketa sistematikoak, direla militarrak direla zibilak. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 19. orr.

Geroaldia planifikatzeaz. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 24. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ez da prozesu naturala izan, planifikatua baizik. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 229. orr.

Luzaro nagusi izan den ekonomia planifikatua. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 14. orr.

Editoreek lasaitasun ekonomiko minimo bat behar dute euskal literaturaren aldeko apustu garbi eta planifikatu bat egingo badute. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 220. orr.

Heriotza dosifikatuak, heriotza planifikatuak (ezbehar planifikatuak!), heriotza estatistikoak, ez dute esku ezagunik abstrakziotik kanpora. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 145. orr.

Diskoa osatzen duten hamar kantuak iazko urtarrilean hasi eta abenduan burututako «lan jarraitu eta planifikatuaren emaitza» da. Berria - Kultura   2006-01-25

Suizidio iragarria, planifikatua, homeopatikoa eta patetikoa zen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 10. orr.

Lurralde Sustapen Planifikatuko programa sendotzeko asmoa duela iragarri zuen sailburuak. Berria - Ekonomia   2004-03-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus