Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

metxa (orobat mitxa; Hiztegi Batuak mitxa baztertzen du eta metxa erabili behar dela adierazten) 1 iz erraz su hartzen duen gai batez eginiko soka.

Gasolinaz betetako ontzi batez, metxa batez eta bolbora biltegitxo batez osatuta zegoen lehergailua. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 210. orr.

Antzokiko zaintzaile batek aurkitu zuen lehergailua metxa piztuta zuela. Berria - Kultura   2006-03-03

Metxa izekia hurbildu zuen barreneko ertzera. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 37. orr.

Erran behar da mitxa ez balitz hil, zartatze handia izaiten ahal zela, su lotuko ere orobat gaineko estaian emazte xaharño bat bakarrik bizi den etxe hortan... Herria   2002-12-19

Eskuartean zuen txiskeroko metxa txirikordatu horixkarekin gora eta behera ari zen eta. Josu Landa   «Odolbildua» - 158. orr.

Metxa borobileko petrolio lanpara piztu nuen, pantaila berdearekiko lanpara. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 65. orr.

Sablea, metxako fusila eta txakana, gider laburreko aizkora txikia, zauri hilgarriak baino egiten ez dituena. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 255. orr.

Bolborategi hau eraiki dut, eta bai metxari su eman ere. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 150. orr.

2 irud/hed

Mikel ere atera da, eta futbolaria ikusi orduko are sutuago da metxa handirik behar ez zuen Txetxu. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 175. orr.

Sanjoanetan hemen ere festa izaki, sobratutako suzko baloiak hegan egin zuten asteazkenetik ostegunerako gauean, herri baten pozaren metxari su emanez bezala. Berria - Kirola   2004-07-02

Martxoko Iraultzaren metxa, Nikolas II.ari dimitiarazi zion matxinada... Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 139. orr.

Haatik, xede orokorrak aspaldiskoan mitxa galdua zuen. Herria   2005-01-13

Baina hor du mitxa erakutsi lekuindarrak: 7 tanto lerroan eta 12-14, hiru bote kasik segidan sartuz ere eskuineko paretatik. Herria   2003-08-07

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Olio eta metxa-kondarrekin eta kriseilua bera hezetuta. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3650. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kanabera printzatua ez du hautsiko, ahulduriko argi-metxa ez du itzaliko. Elizen arteko biblia   Is 42,3

Kandela-metxa bezala itzali ziren eta galdu. Elizen arteko biblia   Is 43,17

Haizeak inarrositako erretxin metxa lodiak aldi oro egiten zion argi eta itzal begitarte honi. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 212. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kandela metxa (3); metxa piztuta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus