Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

planifikazio iz [75 agerraldi, 12 liburu eta 51 artikulutan] 1 egitasmo edo zeregin baten garapena gidatuko duen plana finkatzea. ik plangintza.

Ustekabe andana harrigarri bat, bistan denez inolako proiektutatik, inolako planifikaziotatik etor ez zitekeena. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 99. orr.

Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabetzat eta legearen kontrakotzat jotzen du Itoizko urtegia, planifikazio faltagatik, justifikaziorik ez duelako eta ingurumenean kalte larria eraginen lukeelako. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 192. orr.

Hiri hau sobietarren planifikazioaren eredu biribila da. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 277. orr.

PLH hiriko egoitzen planifikazioa, PADD garapen iraunkorreko plana. Herria   2004-07-05

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nafarroako Gobernuak oso planifikazio eskasa egin du. Berria - Ekonomia   2004-08-31

Ez nuen planifikazio berezirik egin, baizik eta neure burua pertsonaiek eramaten ninduten tokira eramaten utzi dut. Berria - Kultura   2004-11-18

Aurretiko planifikaziorik gabe, Nafarroako bigarren hiririk handiena eraiki nahi dute. Berria - Harian   2005-09-14

Gutxieneko planifikazioa eskatzen du horrek. Berria - Kultura   2006-03-22

Hutsik gabeko planifikazioa, dena derrigor ondo egiteko beharra. Berria - Kirola   2004-03-04

Planifikazio ekonomikoa ez da neokapitalismoaren ezaugarrietako bat. Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Jabier Salutregiren ustez ere, 18/98 auziak «planifikazio politiko-estrategikoa zuen», aurrez. Berria - Harian   2005-11-20

Metodoak, berriz, antzinako herrialde komunistetako planifikazio zentralistetatik hartuak izaten ziren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 119. orr.

Planifikazio genetikoa eta multzokako erosketak hobetu beharko lirateke. Berria - Ekonomia   2004-07-22

Banekien askatasun antikontzeptibo eta planifikazio familiarraren alde borrokatzen zen elkarte erdi klandestino batekoa zela. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 24. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizarte mugimenduak AHTren diseinu eta planifikazio prozesutik kanpo geratu zirela berretsi du. Berria - Euskal Herria   2006-01-31

Lehenengo bi terminoak (Ordinatio eta Dispositio) ez zirela irizpideak, planifikazio-prozesuaren faseak baizik. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 5370. orr.

Normalean, ez dira informazioa jasotzeaz arduratzen, ez dira planifikazio zentroetara joaten. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 114. orr.

Rafael Calderaren gobernuko Planifikazio ministro izan zen. Berria - Mundua   2004-09-08

Gizartea zahartzeak izango dituen ondorio ekonomiko eta sozialak aztertu ditu Ekonomia eta Planifikazio zuzendaritzak. Berria - Harian   2006-01-11

Estatuko Azpiegitura eta Planifikazio idazkariarekin bilduko dela hurrengo astelehenean, Abiadura Handiko Trenari buruz hitz egiteko. Berria - Euskal Herria   2004-07-10

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiri planifikaziorako bulego alternatiboak ordenadorearen bidez aurkeztu ditu azken urtean Pasaiarako eta Donostialderako pentsatutako proiektu urbanistikoak. Berria - Kultura   2004-07-09

Plan berezia bukatzen denean, udalerriaren lurralde planifikazioaren parte bihurtuko da. Berria - Harian   2006-03-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

planifikazio ministro (4)

planifikaziorik gabe (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus