Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sodomia 1 iz uzki bidezko sexu elkarketa.

Adulterioa eta atsegin greziarra (sodomia), froga zaileko delituak biak. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 90. orr.

Kontua da epaitu eta kondenatu egin zutela, eta bi heriotza-zigor eman zizkiotela: bat pozoitze ahaleginagatik, lepoa moztera, bestea sodomiagatik, sutan erretzera. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 17. orr.

Ez da munduan sodomiak, ustezko krimen horrek, bere tenpluak eta bere jarraitzaileak izan ez dituen bazter bakar bat ere. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 185. orr.

Honek, Klemente VIII.ak, ez zuen inoiz zigortu, ezta Francescoren amoranteak sodomiaz salatu zuenean ere. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 33. orr.

1772ko irailaren 2an, 32 urte zituela, errebeldian epaituko dute "pozoitze ahaleginagatik" eta "sodomia krimenagatik". Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 17. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Iraken askatasun haizeak hedatu behar zituztenek presoak arrastaka ibilarazi dituzte biluzik, itxurazko sodomia ekintzetan parte harrarazi, [...]. Berria - Mundua   2004-05-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus