Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mairu 1 iz Ipar afrikako biztanlea, oso beltzarana. ik moro.

Ez baita konparatzerik mairu hauek daukaten aberastasuna turkoek daukatenarekin. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 167. orr.

Garai hartan, Araba mairu eta kristauen arteko borroka-leku odoltsua zen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 146. orr.

Soldadu kristaua atzetik joan zitzaion, eta sorginak mairu bat berpiztu zuenean, berpiztu berria eta sorgina biak hil zituen bera ezpataz. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 147. orr.

Goseak hiriko mairuak estutzen zituelako lehen aztarnak garai honetan hasi ziren nabaritzen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 377. orr.

Zabaltzak, almenak eta alkazarreko erronda-bideak, denak daude mairu ilun eta bizardunez beterik. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 237. orr.

Ondoren hil egin zituzten dolurik gabe, mairu fedegabeei dagokien bezala. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 225. orr.

Mairu putakume batek hor goitik harri bat bota eta burua zanpatu zion. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 335. orr.

Elgetan mairuak sartu zirela, handik heldutako lehendabiziko zaurituen bidez jakin zuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 59. orr.

1480ko legeak Inkisizioaren Auzitegiak, bakartze-aginduak eta judutegi nahiz mairuen auzoetan bizitzeko obligazioa ezarri zituen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 312. orr.

Mairuen aurkako borroketan gurutzea omen zen nafarren ikurra. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 38. orr.

2 izond Ipar afrikakoa; mairuena.

Medranotarrak beste mirakulu baten bidez kristau bihurtu zen printze mairu baten oinordekoak omen dira. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 39. orr.

Begi beltzeko emakume mairu bat ikusi zuen berari tinko begira. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 113. orr.

Leiho nasai horietakoren bat zabaldu eta bertan neskatila mairu bat azaltzea baizik ez da falta. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 89. orr.

Eta gertatu zen behin edo behin portu aldeko umeek mairu zelakoan harrika hartzea. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 92. orr.

Hau da Lisboa mairua. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 143. orr.

Nazio Askapenerako Fronte Mairua (MNLF). Berria - Mundua   2004-05-12

· Zakur mairu hauei buruzko aipamenak, hau da, oraindik mairuekin bizi ziren zakurrei buruzkoak, [...]. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 331. orr.

Queda ontzi mairua atzeman zuenean. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 142. orr.

3 (izen baten eskuinean)

Mairu herriko miru beltza baino mairuago eta beltzago balitz bezala. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 434. orr.

Bakoitzak bere etxetik mairu jantzi airosoa bihurtuko zen maindire bat, eta behin-behineko durbantea bihurtuko zen toaila bat ekartzeko. Askoren artean   «Rataplan» - 29. orr.

Mairu azal beltzarana, distiratsua. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 97. orr.

Mairu kutsuko erro zaharren bat. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 43. orr.

4 mairu baratze (orobat mairubaratze eta mairubaratza) iz harrespila.

Euskaldunok mairu-baratze, trikuharri edo jentil-baratzeari deitzen ditugun neolitiko-garaiko eraikuntzen harrespilera. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 133. orr.

Gure mendietako mairubaratzak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 262. orr.

400 multzotan bildutako1104 mairubaratzen azterketa zehatza. Berria - Kultura   2004-11-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mairuak eta kristauak (3)

mairuen kontra (4); mairuen kontrako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus