Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

napalm 1 iz gel bihurturiko gasolina, su bonbak egiteko erabiltzen dena.

Berau da napalm delakoa lehenengoz erabili zen lekua. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 164. orr.

Niri gustatuko litzaidake munduak betiko gordetzea batzuen koldarkeriaren irudi hori, Vietnamen napalmetik ihesi zihoan neskato biluzi harena gorde genuen moduan, herri apalek jasandako zapalkuntzaren oroitarri gisa. Berria - Kultura   2004-05-04

60ko eta 70ko urteetan terroristek gidatutako B-52 hegazkinek napalmezko terrorea hedatu zuten Kanputxea eta Vietnamgo herritarren artean. Berria - Mundua   2004-01-04

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Napalm jaurtigailuen errauts pozoitsuak. Itxaro Borda   «%100 basque» - 86. orr.

AEBek emaniko mailegu baten bitartez, Kolonbiako Armadak napalm erasoa abiatu zuen hegoaldeko Marquetalia errepublika komunistaren aurka 1964ko maiatzaren 27an. Berria - Mundua   2004-05-27

Eroetxea napalm ukaldi bortitzez garbitzeko. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 84. orr.

1964an orduko gobernuari napalm bonbak eman zizkion. Berria - Mundua   2004-05-27

Edo dena napalm-sutan ezarri eta ifernu hau une batean ifernuago bilakarazten duten T6 airekoak. Xabier Montoia   «Elektrika» - 123. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus