Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sofisma iz egia itxurako arrazoibide faltsua.

Zenbat eta pobreago sujetak, hainbat ugariago familiak; zenbat eta zergaz zamatuago, hainbat eta errazago ordainbidea: bi sofisma horiek beti hondatu dituzte eta beti hondatuko dituzte monarkia. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 101. orr.

Hori sofisma hutsa da, honetan oinarritua: gizadiari ez zaio batere baliagarri halako gizaki bat badela sinestea; aldiz, oso baliagarria zaio Jainkoa badela sinestea. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 124. orr.

Uste dut haien artean hori esan zuena zentzu oso zuzeneko gizona zela, eta higuin zuela sofismak onartu beharra. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 231. orr.

Kontzientziaren ziztadak ez datoz espiritutik; bihotzaren fruituak dira, eta buruaren sofismek ez dituzte inoiz itzaliko arimaren sentimenduak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 271. orr.

Merezi du arazo hauek zehaztasun geometrikoz aztertzea, sofismen lainoei, hizjario xarmatzaileei, eta zalantza lotsakorrei zirrikiturik utzi gabe. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus