Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

soilgune (69 agerraldi, 26 liburutan; orobat soilune 41 agerraldi, 19 liburutan; Hiztegi Batuan soilgune agertzen da) 1 iz landarerik gabeko gunea.

Ibaiaren ertzean kokaturik zegoen etxaldea, oihaneko soilgune batean. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 506. orr.

Iluntasunean, basoko soilgune txiki batean gelditu ziren. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 106. orr.

Samek ez zuen, oihanen bateko hostailaren artetik edo ezkutuko soilguneren batean, olifanteren bat agertuko zitzaion esperantzarik galtzen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 290. orr.

Egun batean hantxe iritsi ziren, zuhaizti batean zehar bide eginik, artelatz zaharrez guztiz inguraturiko soilgune batera. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 51. orr.

Alderdi honetan bada soilgune bat, pagoez osatutako plazatxo moduko bat duena. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 218. orr.

Ilargia ere berehala goratu zen, eta soilgunea argitzeko moduan kokatu. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 517. orr.

2 ilerik gabeko gunea.

Orrazteko, ezkerraldeko ileak luzatu eta, soilgunea estalita, eskuinaldera eramaten zituen, eta eskuinaldeko ileak belarritik, soilgunean zehar, beste aldera. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 24. orr.

Hatzak pasatu zituen loki batetik bestera, kalpar harrotua berdindu eta soilgunea estaltzeko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 132. orr.

Ilea aurrerantz orraztuta, handitzen ari zitzaizkion soiluneak nola edo hala disimulatzearren. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 19. orr.

Hobbes "oso burusoil geratu zen zahartzaroan [...] eta esaten zuen ez zuela inoiz hotzik harrapatzen baina gogaikarrietan gogaikarri zitzaiola euliak soilgunean pausa zekizkion eragotzi beharra". Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 20. orr.

-Poeta arruinatuaren tximak dauzkazu -esaten dio andreak senarrari soilgunearen azpian ilea luzeegi, narrasegi hazi zaiolarik. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 75. orr.

Osaba Lajosek zetazko txapel txiki, beltz eta biribila jantzi du buruan, ile urdin bakanek soilgune txiki bat osatzen duten lekuan. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

basoko soilgune (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus