Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

plasta1 1 (onomatopeia) zerbaitek uretara nahiz lurrera erortzean ateratzen duen hotsaren onomatopeia. ik plast; plaust.

Soropila zeharkatu zuen, lorategiko aulkian plasta! eseri eta ahopean abestu zuen: [...]. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 13. orr.

Eta miragarriro, ulertu ezinezko moduan, sugea plasta! erori zen lurrera. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 165. orr.

Mutiletako batek ogi zati bat txokolatetan busti eta plasta bota dio parean zeukan neskari. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 145. orr.

Hots metaliko bat, gero plasta! eta oihu ito bat entzun zituen komun baten barruan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 156. orr.

Kaio bat zetorren problemaren gain-gainean erregalotxoa uztera... eta, plasta!, zirin gizen zuriak orri guztia zuen kakazten. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 42. orr.

Barrura sartu, atea itxi eta plasta! etzan zen ohe gainean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 16. orr.

Plasta! egin zuen Itsasok emandako zaplastekoak. Aitor Arana   «Onan» - 71. orr.

2 irud/hed

Horrela, garbi-garbi, jiraka eta biraka ibili gabe, plasta: «Bultzada komertziala». Berria - Kirola   2004-03-17

3 plasta-plasta

Saloian zeukaten enarek kabia; lasto izpiak zeuden lurrean sakabanaturik; plasta-plasta erortzen zen igeltsua. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 137. orr.

4 plista-plasta ik plista.
5 plisti-plasta ik plisti.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus