Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

soilik 1 adlag bakarrik.

Soilik ez duzula inorekin bizitzen jarri nahi. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 81. orr.

Egongelara sartu ginen, baina ez nuen ia arreta jarri, premiazkoena soilik zeukatela jarrita, besterik ez dut gogoratzen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 29. orr.

Neure indar guztiak behar nituen, soilik eserita jarraitzeko ere. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 178. orr.

Zeu ere bordako aterpean sartu zinenean soilik ulertu zenion irribarre zabal batekin esaten zizuna: [...]. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 26. orr.

Behar zenean soilik hitz egiten zuten eta ez zen sekula haien ahotik hitz gordin edo hutsalik irteten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 208. orr.

Denetan historia bera zela eta soilik pertsonaiak aldatzen zirela. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 34. orr.

Tabakoaren erostera joan ondoan, soilik papera eskuan atera nintzen saltegitik. tabakoaren erostera joan ondoan, soilik papera eskuan atera nintzen saltegitik. Itxaro Borda   «%100 basque» - 145. orr.

Nik uste dut oso jende gutxik jar dezakeela auzitan egia hori, soilik eskuin muturreko espainolistek, edo aspaldiko ezker dibinoak. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 103. orr.

Militarrentzat eta haien senideentzat da soilik ospitalea. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 126. orr.

Plazer istant ziztrin, minimo eta soilik a posteriori idealizatu hori. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 182. orr.

Lurrean lur eginik berdinduko du bere lurrak bera ere: lurrak soilik iraungo du. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 15. orr.

Denda batean soilik zara nor. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 67. orr.

Zartakoa soilik du maite. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 92. orr.

Zientzian, aldiz, ia edukiak soilik ematen dio lanari bere balioa. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 177. orr.

Nire ustez, traidoreek soilik merezi zuten heriotza. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 58. orr.

Altxatu zenean, gosearen antzeko zerbait sentitu zuen, baina edaleek soilik izaten duten moduko gosea. Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth - 44. orr.

Joseph Conrad-ek zioen idazleak liburuaren erdia soilik idazten duela eta irakurlearen kontura doala beste erdia. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 14. orr.

Venezuelak kontsumitzen dituen gauzen %70 inportatzen du, eta %30 soilik ekoiztu. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 53. orr.

Lau lagunek soilik erosi dugu Gasteiz-Irun autobuserako txartela. Iban Zaldua   «Traizioak» - 27. orr.

Ohar solteak soilik idazten dituzte, iruzkin xume diruditenak klasikoen orrialde ertzetan. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 199. orr.

Oihu egin zuen Luteziak, bistako egia bat ukatzeko emakumeek soilik oihu egin dezaketen moduan. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 130. orr.

Gure aita basamortuan hil zen; ez zen Koreren taldeko partaide izan, ezta elkartu ere haiekin Jaunaren aurka; bere bekatuagatik soilik hil zen. Elizen arteko biblia   Zen 27,3

Ez da inor berarentzat soilik galtzen, besteen galbide eta galtzaile gara bidenabar. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 257. orr.

Erregela batzuk beste batzuk ezarri ondoren soilik erabili ahalko baitira. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 55. orr.

Lasterketari soilik diot beldur, itsasoan asko nekatu bainaiz. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 42. orr.

Guk ez baitugu seneko eskurik, ukimenera soilik errenditzen denik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 8. orr.

Lagundu ere egin nuen makina bat museotara, berarengandik hurbil egotearren soilik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 163. orr.

-Beti ez, noski, aldarte onean jaikitzen naizenean soilik. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 12. orr.

Biluzgorririk zaude zure egitekoaren tenorean, mendeetako injustiziek eta borrokek soilik sostengatua. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 10. orr.

2 (ezezko esaldietan)

Ez zen soilik une zoriontsu hartako lilura. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 182. orr.

Uste hori, hala ere, ez da halakoena soilik. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 23. orr.

Arriskua ez zen soilik literarioa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 11. orr.

Ez dela uste izan behar bihotzean soilik dagoela arima. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 64. orr.

Ez naiz sexuaz soilik ari, ezta maitasunaz ere, nahiz eta horiek ere esku-beteka eman zenizkidan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 201. orr.

Orain berpiztu duen ahotsak dakarren kontuaren antzekoren bat gertatu zela lehen ere, alegia, baina ez gertatu soilik; kontatu ere, kontatua izan dela behin baino gehiagotan. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 163. orr.

Batzuetan iruditu izan zait ez dela soilik gizon-emakumeen irudi, lur honetako bizitzari dagokion zerbaitena ere badela. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 52. orr.

Ez daukagu denbora bat soilik, denbora asko baizik, eta, tartean, amildegiak. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 38. orr.

Aurpegia ez du soilik zurbila, erabat aldatua baizik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 153. orr.

Halako gertakariak [...] azpikoz gora jarri behar zuen, ez biologia eta medikuntza soilik, baizik eta gizarte osoa. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 94. orr.

Gero ez baita erabiltzen soilik hunkigarri dituen gauzekin, baina bai adigarri zaizkion gai izpiritualekin. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 77. orr.

Dirassar ez da soilik sentimenduez mintzo: sentsazioak ere ematen dizkigu eta bereziki sentsazio sexualak. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 9. orr.

Mendekua behar nuen, ez soilik Adelari egin zionagatik, baita haur txikia nintzela etxeordean egin zidanagatik ere. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 203. orr.

Alde askotarik gaitza izanez biziki gutiago balio duela, ezenez eta soilik alde batetik. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 97. orr.

Hori finkatzea ez dagokie herri erakundeei soilik. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 90. orr.

Konturatzen nintzen, bai, hura ez zela dagoeneko beldur hutsa soilik. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 81. orr.

Iruditzen zait taberna bat ez dela dirubide hutsa soilik. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 19. orr.

Heldugabearen erreakzio neurriz gainekoa? ez hori soilik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 191. orr.

Ez soilik animaliak garai jakin eta mugatuetan jartzen direlako altan [...] baizik oroz lehen animaliaren desira berehalakoa delako, desiraren eta desiratuaren artean ezin duelako ezer tartekatu, ez bada desira indartsuago bat. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 7. orr.

3 soil-soilik

Soil-soilik dakit oso bekatu larria egin duzuela... Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 154. orr.

Soil-soilik, damutu samar nago lehenago ez konturatua, hori baino ez. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 32. orr.

Soil-soilik, mesedetxo bat, ez ezazu zeure burua horrela asaldarazi, mesedez. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 186. orr.

Eta niri soil-soilik, gainera. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 130. orr.

Soil-soilik Karmelo, Adela eta, harrigarria bada ere, Dan bera geratu dira emoziorik bortitzenak dastatu gabe. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 102. orr.

Soil-soilik mirabeek eta maisu jakintsuek ikusten zuten. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 171. orr.

Beren sineskera faltsua Jainkoari besterik zor ez zaion zerbaiti aplikatzen ziotenez gero -hau da, soil-soilik Jainkoari eman behar zaizkion gurkera eta jauresteari [...]. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 97. orr.

Une batez, soil-soilik une batez, izugarri gorrotatu nuen neure laguna. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 99. orr.

"Eromena kimika arazoa duk soil-soilik", esaten zuen. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 10. orr.

Konpainia murritz bat utzi zuten, soil-soilik, Santiago gaztelu eraiki berrian, Herrero gobernari gaztelarraren eta Loiola kapitain gipuzkoarraren gain. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 42. orr.

Printzeak gogoan har dezala beraz, soil-soilik, bere biziaren eta Estatuaren iraupena. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 48. orr.

Gaiztakeriak dira, soil-soilik, jendeari kalte egiten diotenean. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 78. orr.

Esadazu, soil-soilik, ez nuela izan nik uste bezain jokabide tamalgarria. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 103. orr.

Gerta zitekeen soil-soilik metabolikoa izatea jasandako lesioa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 49. orr.

Gauzak ondo aztertzen baditugu, konturatuko gara legeak gaitzesten duen hura dela soil-soilik benetan kriminala. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 228. orr.

Isil-trebetasun horretatik idazketa soil-soilik ideografikora [...] distantzia ahitezina dago. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 32. orr.

Hiru azken horien obra ia soil-soilik matematikoa zela apuntatu zuen Ruche jaunak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 80. orr.

Kontsolamendu eskasa nolanahi ere, ezen han barnean bizia ez baitzen jada gure baitakoa: oroimen bat zen soil-soilik. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 31. orr.

Eta hau, ez inork behartzen duelako, ezta gero emaitza bereziren bat egokituko zaiolako ere, soil-soilik Aidôs sentitzen duelako baizik... Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 156. orr.

4 (ezezko esaldietan)

Gure arteko bakoitzak, eta ez soil-soilik ametsetan, hiltzen du bere gurasoa eta are guraso biak, haien ondotik bizirik irautearren. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 20. orr.

Bilbon dago Guggenheim, baina ez da bilbotarrena soil-soilik. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 181. orr.

Zaita, erdeinu aire bat begitartean, aho zabalik geratu zen, eta ez soil-soilik bere burua Jada baino hobea jotzen zuelako, baina harekin alderatze hutsa birao barkaezina zitzaiolako. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 171. orr.

Hala eginik, ez dugu argituko hizkuntzalaritzaren arazoa soil-soilik, baizik eta, errito, ohiturak eta abar ikur gisa hartzean, beste itxurapean agertuko zaizkigu gertaera horiek. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 44. orr.

Sorreratik beretik, giza ezaugarriak ezin dira soil-soilik produkziora eta kontsumora mugatu, nahiz kontsumo merkatu neoliberalak hori ezartzen duela dirudien. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

abiatuta soilik (8); adimenean soilik (9); arabera soilik (28); arazoa soilik (8); arte soilik (12); artean soilik (18)

bada soilik (8); baina ez soilik (10); baina soilik (69); baita soilik (13); baitan soilik (9); baitira soilik (8); bat soilik (64); batean soilik (20); batek soilik (39); baten bitartez soilik (8); batez soilik (11); batzuek soilik (12); batzuetan soilik (15); batzuk soilik (17); behin soilik (14); berak soilik (10); bezala soilik (9); bi soilik (11); bidez soilik (20); bitartez soilik (56)

da soil soilik (22); da soilik (195); dago soilik (18); daiteke soilik (11); daude soilik (10); dela soilik (36); delako soilik (9); denean soilik (9); dio soilik (9); dira soilik (54); direla soilik (9); direnean soilik (8); ditu soilik (28); dituzte soilik (17); du soil soilik (8); du soilik (57); dugu soilik (11); dute soilik (23)

edo soilik (20); egiteko soilik (8); egun soilik (9); esker soilik (11); esku soilik (10); eta ez soilik (75); eta soil soilik (17); eta soilik (188); ez da soilik (118); ez dela soilik (20); ez dira soilik (20); ez du soilik (12); ez soilik (231); ez zen soilik (21)

galdu zuen soilik (8); gero soilik (8); gisa soilik (44)

hau soilik (13); heinean soilik (18); honek soilik (8); honetan soilik (11); hori soilik (26); horiek soilik (10); horrek soilik (8); horrela soilik (9); horretan soilik (17)

jokalari soilik (13)

nik soilik (8); noizean behin soilik (10)

ondoren soilik (10); orain arte soilik (10); orduan soilik (12)

partida soilik (16); partidatan soilik (10)

soil soilik (419)

soilik abiatuta (9); soilik adierazten (9); soilik agertu (9); soilik agertzen (14); soilik alde (11); soilik alderdi (9); soilik arduratzen (10); soilik ari (13); soilik aurki (12)

soilik balio (19); soilik begiratzen (8); soilik behar (13); soilik bere (31); soilik beren (8); soilik beste (9); soilik bi (44); soilik bide (10); soilik bost (9)

soilik da (27); soilik dago (12); soilik daki (8); soilik dakit (8); soilik daude (8); soilik dela (8); soilik den (8); soilik dira (29); soilik direla (8); soilik ditu (8); soilik du (21); soilik duela (9); soilik dute (16)

soilik egin (59); soilik egingo (9); soilik egiten (35); soilik egon (14); soilik eman (24); soilik ematen (29); soilik erabaki (8); soilik erabil (9); soilik erabili (9); soilik erabiltzen (20); soilik eragiten (13); soilik esan (22); soilik eskaintzen (8); soilik eskatzen (9); soilik eta (26); soilik euskal (20); soilik existitzen (13); soilik ez (55); soilik ezagutzen (16); soilik ezin (10)

soilik falta (17); soilik falta da (9); soilik funtsatzen (9)

soilik galdu (12); soilik geratuko (8); soilik geratzen (25); soilik gerta (10); soilik gertatzen (13)

soilik har (8); soilik haren (8); soilik hartu (20); soilik hartzen (19); soilik hasi (8); soilik hiru (27); soilik hitz (21); soilik hitz egiten (11); soilik horrela (9)

soilik igo (8); soilik ikusi (15); soilik ikusten (9); soilik irabazi (10); soilik iristen (12); soilik izan (68); soilik izango (31)

soilik jaso (16); soilik jasotzen (8); soilik joan (9); soilik jokatu (24)

soilik kontuan (8)

soilik lan (9); soilik lau (14); soilik lor (14); soilik lortu (19); soilik lotzen (10)

soilik nahi (10); soilik nire (14)

soilik oinarritzen (9); soilik onartzen (21); soilik orduan (8)

soilik parte (9); soilik partida (8); soilik partida bat (8); soilik pentsatu (9); soilik pentsatzen (12)

soilik sartu (15); soilik sei (8); soilik sor (8); soilik sortu (8); soilik sortzen (10)

GGsoilik uler (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus