Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pana1 iz belus ildaskatuko ehuna.

Senarra marra lodiko pana zakarrez jantzita zegoen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 20. orr.

Pana beltzeko praken ondoren, idun altuko jertse gris, lodi bat itxi zuen kremaileraz goraino. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 30. orr.

Panazko jaka beixa atera eta ohe gainean utzi zuen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 38. orr.

Galtza luzeak oliba koloreko panazkoak, gerriko gorria. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 13. orr.

Galtza luze panazkoa, larru kolorekoa. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 14. orr.

Jauregiak mundu bat osatzen zuen, harlanduzko hilobi handi eta arranditsu baten antzekoa, non zenbait belaunaldiren hondakinak suntsitzen eta antzinako gizon-emakumeen zeta gris eta pana beltzezko jantziak desegiten diren. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

panazko galtza (6); panazko galtzak (3); panazko jaka (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus