Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sakelako1 1 izlag sakelan eramaten dena; sakelan dagoena.

Esan dut lehenago ere gaizkileak ez duela sekulan sakelako musuzapirik falta izaten. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 182. orr.

Solas horiek jende guztia jo zuten, eta gehienek gure sakelako mokanesak atera genituen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 93. orr.

Eguzkitako bat, eskularruak eta sakelako zapi bat ere aurkitu zituzten. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 143. orr.

-Paul D-k txamarraren sakelako botilari heldu zion. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 310. orr.

Beti sakelako diru zorroan bere aitaren argazkia eramaten zuen. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 18. orr.

· Sabeth, bere galtza bakero beltzekin, noizbait txuri izandako joskurez josiekin, atze-sakelako bere orrazi berdearekin. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 129. orr.

2 gauzakiez mintzatuz, sakelan eraman daitekeen motakoa.

Gaur egun, sakelako edozein kalkulagailuk egiten du lan handiago eta arinagoa. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 99. orr.

Gizon gaztea duk oraindik, eta sakelako erlojua behar dik andregaiari gustatzeko! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 194. orr.

Sakelako gailuak asko garatu dira azken urteotan, eta normala da haien kontrako birusak sortzea. Berria - Gaiak   2004-06-17

Kafe-termoak, kanpin-sua, sakelako linternak, botila-irekitzekoak. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 84. orr.

Sakelako egutegia eskuan duela kalkuluak egiteari ekin dio. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 40. orr.

Sakelako agenda elektroniko bat (PDA) izango da gidariaren eta ibilgailuaren arteko komunikazio tresna. Berria - Gaiak   2004-12-31

Hasierako ETAkoek azal zuriko sakelako liburuxka bat zuten lagun. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 29. orr.

Bere epopeia idazten hasi zen, letra xehez inprimaturiko bost liburukik osatuko zuten ibai-nobela (hiru bihurtu ziren urte batzuk geroago argitara eman zen sakelako edizioan). Iban Zaldua   «Traizioak» - 136. orr.

Zednicek kontseilariak lehenbizi Europako sakelako mapa bat hedatu zuen, Reicharen armaden egoera militarra aztertu eta azaltzeko. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 58. orr.

1674an, Perrault-ek berak argitaratu zuen "sakelako" Vitruvio moduko bat, Abrégé des dix livres d'architecture de Vitruve izenekoa. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 100. orr.

3 irud/hed

Sakelako derbia. Berria - Kirola   2006-02-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sakelako labana (3); sakelako musuzapi (3); sakelako salatoskopioa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus