Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xaxaka adlag xaxatzen, zirikatzen.

Jendea boxeolariei xaxaka, oihuka, txakur amorratu eta odolgosetuen arteko borroketan bezala, aurkaria akabatzeko eske. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 105. orr.

Eskola osoa haien inguruan bilduta dago orain, borroka ikusten, batari eta besteari xaxaka. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 25. orr.

Gudu-lerrora itzultzen ginen bakoitzean, Hanley xaxaka izaten genuen orpoz orpo, eta haren ahotsa zaunka basati bilakatu zitzaigun buruan. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 154. orr.

Gizon haiek xaxaka hasi zitzaizkion. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 9. orr.

Arbel-mendiaren beheko aldean geratu da bera, eta jaistea baino zailago iruditzen zaio orain igotzea, atzetik xaxaka zituen arerioak desagertu eta gero. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 116. orr.

Txarrerako sena, geure barruan xaxaka ari zaigun tentazioa. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus