Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

plastiko1 (orobat plastika g.er., plaztika g.er. plaztiko g.er. eta plastiku g.er.) 1 iz gai kimikoa, gehienetan organikoa eta sintesiz lortua, polimero egitura duena eta egite prozesuan moldeatzen ahal dena; gai horren zatia.

Harryk plastiko errearen usain garratza hartu zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 154. orr.

Garai hartan aurkitu zuten plastiko biologikoki geldo hori. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 96. orr.

Zaborra ere ez gutxi: botilak, latak, plastikoak. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 69. orr.

Sua piztua zenez, han urtu zen kamioiaren plastiko guztia, burdinazko ardatzak besterik geratzen ez zirela... Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 116. orr.

Ateak itxi direnean, poliuretanozko hormatik plastiko beltzeko zoruraino irristatu zara. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 63. orr.

Salmahaiak plastikoz estalita daude, eta salgaiak ahalik eta txukunen agertzen saiatzen dira. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 41. orr.

Bere ondasun guztiak plastikozko poltsa horretan garraiatzen ditu. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 92. orr.

Besoa luzatuz, Mikelek errazki altxatzen ahalko zuen plastikozko erridautxoa. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 48. orr.

Besterik ezean, antzezteko klaseetako plastikozko pistola bat hartu, eta lapurreta egin du bankuan. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 82. orr.

Itsas ainarak, kormoranak eta plastikazko ziruditen alga petrolio likitsean gatibu geratu ziren, bizia hausten bailitzan. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 72. orr.

Horregatik daude txerritegi industrialetan plastiko bigunezko ateak. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 85. orr.

2 (neurriekin)

Milaka tona plastiko, beiraki, mami-azal ustel Gernikan. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 55. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zer oihal edo zer plastiko mota den... Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 115. orr.

Benetan, ordea, haizeak kanpoan ateratzen zuen soinuari adi geunden, leihoa kristalaz bestaldetik estaltzen zuen plastiko-orria astintzen baitzuen. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 10. orr.

Inguruan, azken orduetako langarrak sortutako putzuetan sartuxeak, lata, kartoi eta plastiko hondarrak ageri dira nonahi. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 98. orr.

4 plastikozko xafla edo pieza, gauzak biltzeko erabiltzen dena.

Plastiko batean bilduta zerbait zekarren galtzarbean. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 20. orr.

Mutil beltz bat, sirenei kasurik egin gabe, Lexington Avenue-n behera zetorren maleta kozkor baten tamainako musika tresna bizkarrean zekarrela, plastikoan bildua. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 24. orr.

Lantokiko biltegian dago, plastikoetan bildutako aulki anabasaren erdian. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 120. orr.

5 irud/hed

Euskara ortopedikoan daude idatziak, plastikozkoan, hizkuntza guztiek duten naturaltasun goxo hori errekara bota ondoren. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus