Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sakelako2 (orobat sakeleko g.er.) iz sakelako telefonoa.

Orduan jo du sakelakoak, eta Jaimeren izena irakurri du, letra likidoetan: Jaime, 09:42. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 145. orr.

Hegoaldeko sakelako batetik Iparraldera deitzeko, minutuko 0,12 eta 0,44 euro artean kobratzen dute Movistarrek eta Vodafone. Berria - Harian   2005-08-20

Maddi dutxan zegoen batean, haren sakelakoan arakatuta ikasi nituen morroiaren telefono zenbakiak. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 92. orr.

Emakumeak txartel bat luzatu zidan: "Elena Duvrescu" jartzen zuen bertan, eta azpian, eskuinaldean, sakelako baten zenbakia. Iban Zaldua   «Itzalak» - 169. orr.

Horretaz gainera, sakelakoa ere mezua hedatzeko tresna bezala erabili nahi dute. Berria - Euskal Herria   2006-05-05

Sakelako baten tamainako aparatu bat. Berria - Gaiak   2004-01-09

Karga ezak sakelako ustel hori, eta dei ezak, nahi baduk. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 52. orr.

sakelakoarekin eginiko argazkiak erakutsiz. Berria - Ekonomia   2006-02-22

Ezustean hartu eta aulkitik mugiarazi du bidaiaria sakelakoaren doinuak. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 120. orr.

Sakelako madarikatuak. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 86. orr.

sakelaratu (orobat sakeleratu g.er. eta sakelatu g.er.), sakelera(tu), salelaratzen du ad sakelara eraman.

Dena ordaintzera noa -esan zuen ahots erlatsarekin, eskua sakelaratuz. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 167. orr.

Atea neronek ireki ondotik, nonbait, giltzak sakelaratu nituen oharkabean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 262. orr.

Max gelan sartzen zen uneantxe sakelaratu zituen Perrettek lumak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 389. orr.

Irabazi guztiak Dhandapani osabak sakelaratzen zituen. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 140. orr.

Udan diru poxi bat sakelaratzeko lan egiten duten gazteek ez dituzte beti une goxoak iragaten. Berria - Ekonomia   2004-08-29

Sos batzuk sakelaratzeko saldu egiten dituzte alabatxoak. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 217. orr.

Berrogei egunean problema gehien ebatziko zituena izendatuko zuten garaile, eta hark sakelaratuko zuen dirua. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 286. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus