Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

soingaineko (orobat soin-gaineko) iz jantzi luzea, berez mahukarik gabea, soina eta besoak estaltzen dituena eta soinekoaren gainean ipintzen dena. ik kapa.

Soingainekoa eta kapela presaka jantzi eta kanpora irten zen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 168. orr.

Eta soingainekoa kentzen dietenei, ez biezaiete ukatu soinekoa ere. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 142. orr.

-Itzuli naiz, ba -esan nuen, soingainekoa erantzi bitartean. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 184. orr.

-Berehala hemen naiz berriz -esan zuen, soingainekoa hartuta. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 222. orr.

Kontuz gero deabruak ez diezazula soingainekotik heldu. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 80. orr.

Duintasun paregabez estali zuen eta aginte-ezaugarriz koroatu: galtzaz, soingainekoz eta efodaz. Elizen arteko biblia   Si 45,8

Bere begi malkoz lausotuekin nire lanjantzia goitik hasi eta beheraino aztertu zidan, gero soingainekoko botoi bat lotu zidan-. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 27. orr.

Joanesek soin-gainekoa eman zion, garbi zezan. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 191. orr.

Emakume bat, gona luzearekin eta soingaineko laburrarekin, kale huts batean aurrera doala. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 61. orr.

Frogatu nahi baitzidan nire soingainekoa irekiegia dela paparrean eta beste botoi bat erantsi beharko niokeela. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 47. orr.

Soingainekoaren sakelatik soka bat atera nuen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 92. orr.

Soingaineko dotore finak zeramatzaten, mahukak atzera jasoak eta polisoi europarraren antzera lotuak, beso biluziak agertzen zituztela. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 305. orr.

Kontakizunak Soingaineko Berdeko Zaldunaren etxean segituko du. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus