Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

plastizitate (orobat plastizidade) iz plastikoa denaren nolakotasuna. ik plastikotasun.

Batetik, giza gorputzak duen zentzu eskultorikoa goretsi nahi du Tunickek; bestetik, gorputz biluziek hiriko konfigurazioan duten plastizitatea nabarmentzen saiatzen da. Berria - Kultura   2006-03-21

Haren irudi poetikoetako plastizitate xalo eta indartsuak hunkitzen naik. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 131. orr.

Helduaren garunak ez du jadanik haurraren garunaren plastizitaterik; horregatik da, hain zuzen ere, zailago, hizkuntza berriak ikastea edo trebetasun berriak bereganatzea adinean aurreratu ahala. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 148. orr.

Metafora bizi bat, hitz-joko harrigarri bat, antitesi-egitura deigarri bat edo plastizidade handiko hiperbole bat duen mintzabidea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 219. orr.

Arrazaren "plastizitatea" esatea, orokorki gizakiarena gabe, maite du Chamberlain-ek, bereziki arraza ariarrarena. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 238. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus