Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

eratsu 1 izond egokia.

Gizon garaiak, lepo-luzeak, asperdurazko begitarte ilunekoak; eta emakume eratsuak, ia denak beltzez jantziak, elkarrizketei, deiadarrei eta mahai gaineko edariei sorgor. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 201. orr.

Gizon jator, eratsu eta atsegina, hizkera egokikoa, haurtzarotik onbide guztietan jarduna. Elizen arteko biblia   2 M 15,12

Nini arina zen, Eligio ero hutsa: baina une hartan itxura eratsua zuten biek, harroa ia. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 21. orr.

Gizatzar ile-gorri bat zen, bizar-gorria, oso handia, halako Herkules baketsu, eratsu bat. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 186. orr.

Jende ongi hezi eta eratsua bizi den edozein etxetan bezala. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 182. orr.

Denak, ikuskizunaz gozatu nahian, gogotsu bildu zitzaizkion Lajosi inguruan; Endre ere bai, hain eratsua izan ohi zena, hark ere ezin izan baitzion eutsi jakin-minari. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 77. orr.

Besarkada garbiak ziren han, sentimendu eztiak, musu santuak, elkarrizketa gozoak, barre eratsuak, aurpegi alaiak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 207. orr.

Nolako haserre bat-batekoek zimurtzen zizkioten bekokiko izur eratsuak eta nolako suaz liskartzen zen aitarekin. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 388. orr.

Pauso bakoitzak Londresera hurbilagotzen zuen, gustu artistikorik gabeko bere bizimodu eratsutik urrunago. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 106. orr.

Berriro ibili zen estu, berriro jakin zuen bizimodu gaitzaren berri, berriro mugatu zen premiazkoenera soilik, araztasuna eta bizilege eratsua utzi eta berriro amildu zen lohikeriara eta bizitza zantarrera. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 348. orr.

Horrela egin zuen lo ordu bat eta bi, ahoz gora, lo gelditu aurretik hartu zuen jarrera eratsuan, eskuineko eskua giltza eta errebolberra gorderik zeuzkan poltsikoan sarturik. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 124. orr.

Zail da onartzen: hildakoek eta elikagaiek ez dituzte errespetuzko sentimendu samur eratsuak baizik sortzen. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 93. orr.

Izan daitezela gozo, baketsu eta eratsu, otzan eta apal, denekin oneski hitz eginez, egoki den bezala. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 155. orr.

Harengana joan nintzen bada, garagardoa eramatera, nazka eratsu batez. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 81. orr.

2 (adizlagun gisa)

Emakumeei dagokienez, dabiltzala egoki jantzita, lotsaz eta eratsu atondurik. Elizen arteko biblia   1 Tm 2,9

Zigarreta hartu zuenean, alaitasunez ohartu zen Liubaren atorra eratsu zegoela berriro, eta azkenean ondo konponduko zirelako itxaropena piztu zitzaion. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 129. orr.

Bizkarra tente zutela zeuden eserita, aldare nagusiaren gainean zintzilik zegoen argi-nota gorri urrunari begira, eratsu. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 255. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus