Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ogibide 1 iz bizibidea ateratzeko jarduna. ik lanbide; ofizio.

Ogibide bera zutenez -oihal-etxolagileak ziren-, haiekin gelditu zen bizitzen eta lanean. Elizen arteko biblia   Eg 18,3

Bigarren Mundu Gerra bukatuta, ogibide asko izan zituen -trenbideetako langile, bulegari, moldiztegiko langile [...] -, erabat literaturari emana bizi baino lehenago. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 7. orr.

-Ogibideren bat ikasi nahi nuke. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 175. orr.

1971an, nagusiek -kanpotiarrak- bet-betan hetsi zuten lantegia, orduko 15 luhusoar langileak egunetik biharamunerat ogibiderik gabe utziz. Herria   2002-08-08

Horixe baitzen bizimodua ateratzeko bete behar zuen ogibide txukuna. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 383. orr.

Ogibide ofizialak neke handia eta ogi gutxi zekarkiola ikusirik, bigarrenari full time ekitea erabaki zuen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 185. orr.

Gainera, Lorienten bizi behar izateak bere ogibidean lana aurkitzea eragozten dio. Berria - Mundua   2004-10-02

Urte askoan izan duten ogibidetik gertuen dagoen lana da. Berria - Kirola   2004-03-17

Hemen, Amerikan, neure ogibidean aritzen naiz, eta nahikoa irabazten dut. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 124. orr.

Poeta izatea ez da ogibide bat, bizimodu bat baizik. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 83. orr.

Itsusia baita, itsusia denez, anai-arreben komunitatea otoitz egitera deitzeko ogibidea duena madarikazioka ibiltzea. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 212. orr.

Zergatik aukeratu duk eskaleen ogibidea? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 85. orr.

Bertsoa ogibide bihurtu nuen behin, eta geroztik ez dut bertsoa behar bezala gozatzeko paradarik izan. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 45. orr.

Bere ogibidea aspaldi menperatzen duenak bezala. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 179. orr.

Txirrindularitza du ogibide eta pasio. Berria - Kirola   2004-03-19

Lanik ez izatea edo lana galtzea ez baita ogibiderik ez izatea edo norberaren bizibidea galtzea soilik. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 111. orr.

Ez lanbide, ez ogibide. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 45. orr.

2 hed

Literatura dut ez ogibide baina bai lanbide, eta beharturik nago ordu eta betile asko irakurtzen erretzera. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 84. orr.

Postariaren lanbidea guztiz ogibide literario eta kilikagarria zela, horretan oinarrituta hainbat ipuin asma zitezkeela. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 229. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Raimundo Silvak, zuzentzaile-ogibidean zeukan eskarmentu luzeari esker, ez zuen besterik behar alde egin behar zuela konprenitzeko. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 254. orr.

Oso serio ekin zion sasi-ogibide berriari. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus