Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nardagarri 1 izond narda eragiten duena. ik nazkagarri; higuingarri.

Jende nardagarri eta ustel hori lizunkeriatan gozatzen da, zuekin jan-edanean ari diren bitartean. Elizen arteko biblia   2 P 2,13

Gizonaren izumenak asmatzen dituen piztia nardagarri horietakoren bat. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 213. orr.

Zer animalia nardagarri, gaizto, harro eta higuingarria. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 267. orr.

-Dementorrak lurreko izakirik nardagarrienetakoak dira. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 154. orr.

Neskameari txilina jo, eta ahots urratu batez agindu zion kentzeko bertatik jaki nardagarri hura mahai gainetik eta ez ateratzeko handik aurrera arrautzak, esnea eta barazkiak baizik. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 57. orr.

Zuen egunkari nardagarri horretan zabaldu dute ez dizugula abokatuarekin komunikatzen uzten. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 156. orr.

Amondarren jainko zen Milkomen irudi nardagarriari kultu emateko. Elizen arteko biblia   2 Erg 23,13

Eta bereziki nardagarria iruditzen zitzaidan amaginarreba, aita San Antonioz ari bailitzan, begiak zerura altxaturik "hura zen gizona hura" esaten entzun beharra. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 293. orr.

2 (gauza abstraktuez)

Ezagunak zituzten kearen usain guztiak: gozo eta sarkorra, min eta nardagarria, gogor eta okaztagarria. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 12. orr.

Klaustrofobia ematen zion Pasaiak, N-1 errepide zaratatsu hark; goragalea zirrikitu guztietan nagusitzen zen gasolio usain nardagarriak. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 118. orr.

Zeruko izarrak ukituko zituela uste zuena, ezin zuen orain inork eraman, zerion kirats nardagarri jasanezinagatik. Elizen arteko biblia   2 M 9,10

Ispiluaren tortura, zilarrezko kirtendun ispilutxoaren tortura nardagarria. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 343. orr.

Ez dio pertsonen arteko bereizkeria nardagarriari tokirik emango, eta txiki eta xumeek ez dute jakintsu eta handiek baino harrera kaskarragoa izango berarengan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 395. orr.

Ekintzarik nardagarrienak ere ez al du, bada, alderdi mesedegarriren bat izaten? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 192. orr.

Eta gaur arratsean, jokaera nardagarria izan da zurea. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 34. orr.

Kontu nardagarri hau isilpean uzteko erabaki irmoa hartu dut, Sarasa inspektoreordeari kasurik egin gabe... Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 337. orr.

3 nardagarri izan da ad

Bada zuhurtasun bat nardagarri dena, burugabea da jakinduriarik ez duena. Elizen arteko biblia   Si 19,23

Harroari nardagarri zaio apaltasuna: berdin aberatsari behartsua. Elizen arteko biblia   Si 13,20

Ez zuen Lot-en hiria ere zigorgabe utzi, nardagarri baitzitzaion hango harrokeria. Elizen arteko biblia   Si 16,8

Bizitzea nardagarri zitzaidan eta heriotzaren beldur nintzen... Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 11. orr.

· Nardagarria ez denik! Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 86. orr.

4 (izen gisa)

Hau bai dela huskeria eta nardagarria! Elizen arteko biblia   Koh 2,21

Guk ere ez genuen geure gisako nardagarririk ezarri nahi geure aita-amen irizpide ez beti samurretara. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 131. orr.

· Orduan hasi nintzen hobeki neurtzen Marotoren azpikerien nardagarria eta maltzurra. Txillardegi   «Putzu» - 197. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kirats nardagarri (4); piztia nardagarri (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus