Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gabon1 1 iz pl eguberriak.

Elurretan zuri-zuri ageri zaizkit, argi eta garbi, haurtzaroko gabonak. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 144. orr.

Milanen dago neska Gabonak pasatzen, eta txikitako gauzak nahi ditu jakin. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 139. orr.

Urte batzuk geroago, Gabonetan etorri zen izeba eta robot konputerizatu bat ekarri zion Dudleyri. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 20. orr.

Gabonetatik hona, dena erabat aldatu da. Berria - Kirola   2004-03-18

Jangelan Gabonetako ohiko hamabi zuhaitzak zeuden jarrita, urre-koloreko izarrez distiratsu. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 181. orr.

Hantxe geratu zen Bonjour tristesse, apaindu gabeko Gabonetako zuhaitzean bola bakar. Berria - Kultura   2004-09-28

Gabonetako arbola bezain apaindurik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 535. orr.

Gabonetako oroitzapen bat. 159

Gabonetako Torneoko finalerdiak. Berria - Kirola   2004-12-24

Gabonetako oporrak elkarrekin igaroko genituela. 25251

Gabonetako oporraldiaren aurretik jokatu zuen Bakayokok azken partida Osasunarekin. Berria - Kirola   2004-02-07

2 (hitz elkartuetan)

Errenteriako Gabon Abesti Sariketan parte hartzeko izen ematea zabalik dago. Berria - Kultura   2004-11-10

Gabon-gaueko afarian. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 34. orr.

Gabon giroa nonahi, argiak eta guzti. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 212. orr.

Gabon kantak kantazen genizkion haur jaioberriari. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 140. orr.

3 Gabon zahar (orobat gabon zahar g.er.) Urtezaharra.

Hauetxek dira Ibarretxe lehendakariak Gabon zahar gauean irakurritako mezuaren pasarte esanguratsuenak: [...]. 25252

Gutuna New Yorkeko Euzkadi'ko Lehendakaritzan sinatua da 1941eko abenduaren 30ean, Gabon Zaharraren bezperan. 25253

Gabon zahar arratsaldean auzoko neskamutilekin urte berri kantatzen eta eskean ibili zen baserririk baserri. 25254

Detektibeek Dryer-en arrastoari jarraitu zioten New Yorkeraino, eta gabon zaharreko ospakizunean atxilotu zuten Christopher Street-eko ostatu batean, 1988. urtea hasi eta minutu gutxira. 25255

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus