Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igandero 1 adlag igande guztietan.

Gurasoak ere igandero joaten ziren zinera. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 43. orr.

Gurasoek igandero behartzen ninduten mezetara. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 77. orr.

Bizikletan ibiltzen zen igandero Prospect Park-en zehar. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 107. orr.

Eta geroztik igandero ikusten zuten elkar. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 117. orr.

Igandero, goizeko 9:00etatik 12:00ak arte. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 56. orr.

Larunbatero eta igandero elkartzen ziren, batzuetan maizago, jairen bat bazen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 71. orr.

Igandero bezala, igande-igandero bezala. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 169. orr.

2 iganderoko izlag

Hemendik gutxira sortuko da iganderoko jendetza, denda zerratuen eta ate itxien artean. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 84. orr.

Iganderoko lanak izaten ziren horiek. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 148. orr.

Öchler bigarren eskuko bizikleta beltz batean agertu zen iganderoko hitzordura. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 320. orr.

3 igandero-igandero

Igandero-igandero joaten ziren Monumentalera bermut bat egin eta olagarro txikiak jatera. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 206. orr.

Araua omen zen kongregazioko kide zirenen familiek elkarrekin joan behar zutela mezara igandero-igandero. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 309. orr.

Pentsa, igandero-igandero Pagasarrira igotzen zen, eguraldiaren batere aitzakiarik gabe. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 126. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus