Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

panda 1 iz haragijaleen ordenako ugaztuna, hartzaren antzeko itxura duena, ilea zuria eta gorputz adarrak, belarriak, buztana eta begien ingurua beltzak dituena, Txinako oihanetan bizi dena, panda hartza ere esaten zaiona (Ailuropoda melanoleucus). ik beherago 2.

Sun-hartza panda tankerakoa zen, peluxe zurizkoa, muturra eta begien ingurua izan ezik, haiek beltzak baitzituen. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 51. orr.

Naturarentzako Mundu Funtsak (WWF) kaleratu berri duen ikerketaren arabera, 1.600 panda inguru bizi dira aske Txinako basoetan, uste baino %40 gehiago. Berria - Gaiak   2004-06-11

Hitzarmen horren helburua hauxe da: hemeretzigarren mendean Armand David Ezpeletarrak aurkitu baitzuen Xinako eskualde hartan Panda deitu zuen hartza, Sichuan probintzia hori ezarria izan dadila UNESCO delakoaren gerizapean. Herria   2002-11-28

Erresalbu hortan panda eri edo kolpatuak artatzen dituzte, berriz libratu aintzin. Herria   2001-03-08

2 panda hartza (Ailuropoda melanoleucus).

Panda hartzaren zelulen bankurik handiena sortuko dute Txinan, haien irautea ziurtatzeko. Berria - Gaiak   2004-09-03

Banbua desagertuz gero, panda hartzen eta basoetako gorilen geroa ere arriskuan legoke. Berria - Gaiak   2004-05-12

Kokaina hartzeagatik panda hartzen antzeko begi zuloak dituztenei buruzko kanta da. Berria - Kultura   2006-04-28

Panda hartza, esate baterako, karniboroa da baina ez omen da haragijalea, landare batekin elikatzen delako, banbuarekin hain zuzen ere. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

panda hartz (4); panda hartza (3); panda hartzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus