Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pandemia 1 iz eskualde bat edo Lurreko eremu zabalak hartzen dituen gaitz epidemikoa.

Gerra zibilak, gatazka zabalak, goseteak eta pandemiak dira krisi erabateko baten azken agerraldia. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 137. orr.

Pandemiatzat jotzen da mundu osoko kasu kopuruaren igoera nabarmena, birus ezezagunak abian jartzen direlako. Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Kanadako ekonomia aditu talde batek zenbaki hotzetatik kalkulatu du hegazti gripearen pandemia batek eragingo lituzkeen kalteak. Berria - Harian   2005-08-26

Siberiatik Europako hegoaldera negua pasatzera doazen hegaztiak gripearen bektore izatea litekeena dela dio OMEk, eta milioika pertsona hil ditzakeen pandemiaren atarian gaudela. Berria - Harian   2005-08-26

2 irud/hed

Pandemia bibliko bat bailitzan, ehun eta hamabost trafiko-isun jaso ditu etxean. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 115. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Pandemia beldur horiek gainetik kentzeko eta gaixotasuna nola kutsatzen den jakiteko, epidemiologo onen falta sumatzen duela nabarmendu zuen. Berria - Harian   2006-02-16

Aspalditik badaki pandemia arriskua dagoela, baina zalantzak ditu arrazoiak zehazterakoan. Berria - Euskal Herria   2006-02-17

· Ez dago jakiterik zenbat jende hilko den gripe pandemia gertatzen bada. Berria - Harian   2005-10-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gripe pandemia (4); gripearen pandemia (4); pandemia arriskua (3); pandemia eragin (6); pandemia gertatuz gero (5); pandemia gertatzeko arriskua (3); pandemia saihesteko (5)

pandemiarako prestatzeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus