Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sakondura 1 iz sakontasuna.

Atera zuen mahukatik eskuineko besoa ezkerrarekin muturrari eusten ziola, sartu zuen sakelan, lanpararen kaxa eskuratu zuen galtzen sakonduretan, egin diat orain ere, ongi dagoen probatu gabe etorri nauk. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 237. orr.

Iratze baso batek betetzen du sakonduraren gaina. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 157. orr.

Marinel bat entzuten dut kantari, haur batzuk barrez, txalupariak deika, garbitzaileak harria jotzen arroparekin, hemen ohitura den bezala, sakonduretan karranka egiten duten idi gurdiak, mendian marraka egiten duten ahuntzak, ontziolan jotzen duten mailuak, dabiletetan lasaitzen diren kableak, jotzen duen haizea, gora datorren itsasoa. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 118. orr.

Iduritzen zitzaidan eliza honen sakonduratik ez nuela ikusten nolanahiko paisaia, baizik eta Espainiaren begitartea. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 169. orr.

2 irud/hed

Lagunik gabeko, obligaziorik gabeko eta grinarik gabeko bakardade honek, berez sortzen duen asperraren, nazkaren eta etsiaren ondotik, neure baitako eta naturako sakondurarik barrenenetan murgiltzen naiz, oharkabean bezala, indar berri bila edo. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 342. orr.

Isildu egiten da aldizka, eta halakoetan ni ere mutu egoten naiz, begiramenez, etorria ahitu izan balitzaio bezala, edo bere oroimenaren sakonduretaraino iritsiko ez balitz moduan, edo itsaso urrunen batetik datozen uhinek ekarri behar lizkioketen hitz berrien aiduru dagoelakoan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus