Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galbahe 1 iz aleak eta kidekoak bahetzeko bahe xedea.

Lehen zereal-garauak galbahetik pasatzen jardun du, gero afaria prestatzen. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 65. orr.

Izbetako enborrak ilunak eta zaharrak ziren, teilatu askok galbaheak baino zulo gehiago zituzten. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 167. orr.

Eta kapitainaren hitz haiek hitz handi batzuk bezala sartu ziren ene baitan, hain handiak, non ez baitzaizkit geroztik memoriaren eta endelegamenduaren saretik iragan, nola ura galbahetik. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 301. orr.

Oroimena galbahearen gisakoa dela diote, legarra atxikitzen duela gogoan, baina pasatzen uzten hondarra. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 41. orr.

2 irud/hed

Atmosferako galbahe iragazleak igaro eta gero. Egia da denboraren galbaheak ez duela sarritan guk nahi genukeen bezain zehatz irazten. 25301

Arrazoiaren galbahetik pasatu gabeko iruzurra. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 96. orr.

Artistak zalantzaren galbahean iragazten ditu bere arreta artistikoa bereganatu duten gorabeherak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 94. orr.

Irakurleok, jatorrizko hizkuntzarik ez dakigunean, itzultzailearen galbahea onartzen dugu. 25302

Honezkero, lehen galbahea gainditu du Ibarretxeren Planak. Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Kanporaketa saio bat jokatuko da lehenengo, joaneko eta itzuliko partidekin, eta lehen galbahe hori pasatuta, 40 talderekin egingo du aurrera lehiaketak. Berria - Kirola   2004-03-24

Errepidea gorantz hasten den unean iristen da txapeldunen eta tropelaren arteko galbahea. 25303

Idazlearen galbahe etiko edo, nahi bada, autozentsuratik iragazita. 25304

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gure Ama-lur ludi honetara iristeko, ordea, galbahe-sare edo aduana dezente pasa behar du. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 152. orr.

Galbahe-sare edo aduana iragazi eta, halere, energia hau bera ere asko da. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 153. orr.

Irakasleak ikasleari galbahe lana egiten lagundu behar dio. Berria - Euskal Herria   2004-07-11

4 galbahea egin bahetu.

Azpirotzek dezenteko galbahea egin zuen atzo. Ibilbide gorabeheratsuak galbahe handia egin zuen. Berria - Kirola   2004-04-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

galbahe bat (6); galbahe lana (3); galbahea gainditu (3); galbahea pasatu (5); galbaherik gabe (3); galbahetik pasatu (6); lehen galbahea (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus