Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xefa 1 iz burua, buruzagia. ik jefe.

Karroaren bestealdetik beste zaintzale batek, iduriz ekipa horretako xefak, galdegiten dit ea ibiltokira aterako naizen goizean. Herria   2005-02-24

Daniel Kenyon angles kaporal xefak ere lanak ditu bere buruzagiekin. Herria   2005-02-27

Ene zaintzale troparen buruzagiak, xefak, biziki airosa iduri du. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 26. orr.

Ondoan, klaska!, ene atean: karroa zaintzaleek inguraturik eta xefa urrunxago... Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 54. orr.

Perkain ohartzen da poliza xefa heldu zaiola xuxen xuxena berari buruz arrastatzera, keinu eginez poliza laguneri. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 118. orr.

2 xefa-orde

Bagoiak geltokira jinak zirela, berria geltokiko xefa-ordeak hedatua zuela (apeza zen), eta prest egon behar genuela. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 107. orr.

Bat garako xefa-ordea zen, beste bat erretegiko hilkien disekatzaile. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 99. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus