Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ogitarteko (91 agerraldi, 42 liburu eta 16 artikulutan; orobat ogi-tarteko g.er., ogibitarteko 11 agerraldi, 2 liburutan, eta otarteko 51 agerraldi, 18 liburu eta 3 artikulutan; Hiztegi Batuak otarteko baztertzen du eta ogitarteko erabili behar dela adierazten ) 1 iz

Eguerdi aldera, ogitarteko bat jan nuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 98. orr.

Ondoko baserritarrari erosten genion esnea egunero eta esne-gainarekin otarteko gozoak egiten zizkigun amak. Jon Maia   «Riomundo» - 155. orr.

Bakoitzak hirugiharrezko dozena-erdi bat ogitarteko jan ondoren, berokiak jantzi zituzten. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 45. orr.

Noizbait bi ogitarteko ekarri dizkidate, mortadelarenak. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 62. orr.

Xingarrarekilako ogitarteko bat eskaini zidan, ondotik gasna zerra bat ederra eta azkenik sagar bat. Bere haurraren ogi-tartekoa berak jaten duen aita. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 53. orr.

-Ogitarteko pare bat prestatu dut eramateko. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 129. orr.

Beste jatetxe bateko arduradun bibotedunak ogitarteko goxoa prestatu dit prestutasunez. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 88. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Denei gibelaldea erakutsi aitzin, Charlyk etorkizuna iragarri zion ogitarteko-jaleari: [...]. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 184. orr.

Eskuartean neukan ogitarteko puska bat hautsi eta luzatu nion. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 140. orr.

Ogitarteko mutur bat eman zidan langile batek, honela ziostala: [...]. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 62. orr.

Xinaurriak bezalakoak ziren, ber bidetik galburu-bizarrak eta ogitarteko papurrak behin eta berriz garraiatzen ibili eta gero. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 403. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Etorri ni ikustera noizean behin urdaiazpiko-ogitarteko batekin. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 63. orr.

Mendi-buelta eginda gero geratu ohi ginen garai batean Sasibilen, xolomo-otarteko bat jateko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 82. orr.

Emadazu beste pepino-ogitarteko bat. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 23. orr.

Kalexka horietariko baten dago nire ostatua, döner kebab ogitarteko eta platerkadak saltzen dituen lokal ñimiño baten alboan. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ogitarteko bat jan (5); ogitarteko bat jaten (3); ogitarteko txar (3); ogitarteko txar bat (3)

ogitartekoa jan (6)

ogitartekoak jaten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus