Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sakonki 1 adlag sakontasunez.

Bularrean edo sabelean labana sakonki sartu. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 97. orr.

Arnasa hartu zuen, sakonki. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 225. orr.

BLANCHEk sakonki begiratu dio. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 161. orr.

Sakonki barneratu zuen zigarro kea, biriken hondoraino. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 132. orr.

Frommen alde baikor eta salbatzaile honek, Freuden ezkortasun sakonaz hain bestelakoa, sakonki eragin zien hippiei eta alternatiboei. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 46. orr.

Konpainiaren izpiritua eta haren operazioak sakonki aldatu zituen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 52. orr.

Nire ikuspegia nire bizitzako pasadizo baten bitartez azaldu nahi nuke, halatan sakonki eta zehazki erantzungo baitiot zure proposamenari. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 81. orr.

Botuez hain goraki, zuhurki eta sakonki mintzatu zen Inozentzio Aita Sainduarenganik. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 134. orr.

Logika klasikoaren propietate nagusiak sakonki aztertzen dituztenak. hautaturiko presuna batzu taldeka bilduko dira, elgarrekin eztabaidatzeko eta sakonkiago aztertzeko hori guzia. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 152. orr.

Sakonki azter ditzala bere egitate, bide, hitz, egintza eta ohitura guztiak, bilatuz zer dagoen hor Jainkoaz kanpo. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 74. orr.

Tortura salaketak «sakonki» ikertzeko eskatu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-12-22

Izan ere, sakonkien dagozkigun gaiak etikoak, mistikoak, estetikoak dira. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 156. orr.

2 (izenondo eta kidekoekin)

Euskal gizartea sakonki gaixo dagoela eta balio kolektiboek ingurumenarenek bezalaxe gaur egungo sistema kapitalistan babes tresna eraginkorrik ez dutela. Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Armendarizek azpimarratu zuen ezker abertzalea gizartean sakonki errotua dagoela eta Nafarroa osoan «erreferente politiko nagusia» dela. Berria - Euskal Herria   2004-06-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arnasa sakonki hartu (3); sakonki aldatu (4); sakonki aztertu (12); sakonki aztertu zuen (3); sakonki aztertzea (3); sakonki aztertzen (3); sakonki ezagutu (4); sakonki ezagutzeko (3); sakonki ezagutzen (5); sakonki hartu (7); sakonki hartu zuen (4); sakonki ikertzeko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus