Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

narkotiko 1 iz logalea eta sentiberatasun falta eragiten dituen droga. ik narkotizatzaile.

Bere ustez, garai bateko psikosi kolektiboak, flagelazioa eta dantza-epidemia bitxiak, haxixaren edo antzeko narkotiko baten gehiegizko kontsumoak eragin zituen. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 21. orr.

Ekipaje piletan marihuana eta beste narkotiko batzuk bilatzeko trebaturiko txakurrek. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 145. orr.

Ondoez lauso bat sentitu nuen, eta zurruntasunari egozten saiatu nintzen, eta ez narkotiko baten eraginari. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 168. orr.

Batzuek diote abstinentzia sindromea dela, hau da, burmuineko narkotikoen eguneroko dosia falta dutela. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 266. orr.

NBE Nazio Batuen Erakundeak sortutako Narkotikoen Kontrolerako Nazioarteko Taldeak (INCB) atzo Londresen, Erresuma Batuko hiriburuan, aurkeztu zuen 2003ko Urteroko Txostena. Berria - Gaiak   2004-03-04

2 irud/hed

Einsteinek musika izan zuen beti narkotiko, ezinbesteko droga. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Narkotiko trafikatzailea izaki, gauaren babesean jokatu ohi zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 69. orr.

4 (izenondo gisa)

Begi eta ezpainei Ekialdeko idoloen aurpegien lasaitasun narkotiko bera darie. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

narkotikoen kontrolerako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus