Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maitagarri (orobat maittagarri g.er.) 1 izond maitatua izatea merezi duena, bereganako maitasuna sortzen duena.

Emakume maitagarria zen, erromantikoa eta aho goxo bezain jostalaria zuena. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 25. orr.

Zer gertatu zaizu bada, Cécile maitagarria? Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 149. orr.

Han ikusi nuen emakume maitagarri hura belauniko, malkoz bustia, eta kartsuki otoitzean. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 93. orr.

Ez da ezer, andre maitagarri hori. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 76. orr.

Julian ez zen pelikuletako aitona maitagarri horietakoa. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 134. orr.

Adio bada, maite polit hori; adio, haur maitagarri hori. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 335. orr.

Aita Zapelena Iruritako gure irakasle maitagarriarekin. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 165. orr.

Ez zekien maiteminduta zegoen, baina mutil maitagarria zen egiaz, eta gustura egoten zen berarekin. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 75. orr.

Amandine, neska ezinago maitagarria zen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 85. orr.

Txuri [zakurra] adiskide maitagarria, esanekoa eta goxoa nuen. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 61. orr.

Jendearengan ikaragarria, barkaezina eta nazkagarria iruditzen zitzaion guztia maitagarri bilakatu zen bat-batean. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 88. orr.

Maite haut, maitagarria haiz eta. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 42. orr.

"Oso maitagarria zara", diotso. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 25. orr.

Biziki gisakoa da, biziki maitagarria, beti laguntzeko prest, baina nortasun ahula du. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 112. orr.

Bazekien atsegina eta maitagarria izaten. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 196. orr.

Jendeak maite ditu gure herriaz maitemintzen diren kanpotarrak, eta are maitagarriago dira oraindik herri hau inoiz zapaldu gabe maitemindu badira. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 181. orr.

2 (gauzei buruz)

Ba al da, izan ere, gizakiarentzat jakituria baino gauza maitagarriagorik? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 48. orr.

Apaiz-eginkizun maitagarri hau betetzerakoan. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 115. orr.

Hizkera maitagarri eta gozokoa. Elizen arteko biblia   Si 36,28

"Non duzu ama?" galdetzen ziotenean, keinu maitagarri bat egiten zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 235. orr.

Arima osoz besarkatzen zaitut eta goraintzi maitagarriak bidaltzen ditut Elsa eta haurrentzat. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 10. orr.

Etorri naiz aurten ere sortu nintzan xoko maitagarri huntara. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 189. orr.

Kosk maitagarri bat egin zion mokoaz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 11. orr.

Begietako eztitasun ameslaria irri maitagarri batez apainduz. Aitor Arana   «Onan» - 8. orr.

Neskatoaren lo-arnasa maitagarria zetorkion bero-bero. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 63. orr.

Garai maitagarriak baino ez nituzkeen gogoratu beharko. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 80. orr.

Geroz, ia laurogei herri eta auzotan izana naiz gure Euskal Herri maitagarrian. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 151. orr.

3 (adizlagun gisa)

Eskerrak Jainko ahalguztidunari, bere santuengan hain miragarri eta maitagarri agertzen delako beti! Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 181. orr.

Jendeak ere izaera berria hartu zuen Vernerrentzat, atsegin eta maitagarri ageri zen haren begirada distiratsuaren aurrean. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 88. orr.

Maitagarri jokatzen zuen nirekiko, beti jokatu izan ohi zuenez. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 54. orr.

Izan ere, azken egunotan noiznahi eta nonahi ikusitako irudiak datozkie gogora, maitagarri bezain irrigarri. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 138. orr.

Tobyk hunkitu egin ninduen, etxeko zakurrak, oso maitagarri igaro baitzuen gaua. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 14. orr.

· 4 iz alegiazko izakia, emakumezkoa, ahalmen miragarriak dituena.

Ohitura zenez, maitagarri bakoitzak dohain bat erantsi behar zion jaioberriari. Maitagarri hark loditzeko joera zeukan. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 19. orr.

Maitagarrien elezaharrak, intxixuenak, aireko zelatari atxikiezin eta gaizkileenak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 303. orr.

Maitagarrien ipuinetan oinetakoak direla monotoniatik ihes egiteko arma. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 129. orr.

Kasualitatez, gauez maitagarri maltzurren batek aurkitzen bazaituzte, bihurrikeriaren bat egingo dizue, eta maltzurra ez bada ere, hotzez eta iluntasunaren beldurrez hil zaitezkete, Peter Pan heldu orduko. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 301. orr.

Maitagarrien Herriko jainko bizikoiren baten laguntzaile. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 125. orr.

Maitagarrien Herriko jainko bizikoiren baten laguntzaile Sinesten duzue maitagarrietan? Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 125. orr.

· Maitagarri ongiegile bat naiz zuretzat. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 269. orr.

Horiek baitira mugimendu hori hots bihurtzeko miraria egiten duten maitagarriak, metamorfosi horren bitartez izadiaren inarroste mutua kantari egiten duen musika sorrarazten dutenak... Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 307. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus