Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ohaide [36 agerraldi, 15 liburutan] 1 iz norbaitentzat, berarekin ezkontzatik at sexu harremanak dituen pertsona. ik maitale 5; ohekide; ohelagun.

Absalomen alaba Maaka izan zuen Roboamek maiteena bere emazte eta ohaide guztien artean. Elizen arteko biblia   2 Kro 11,21

Soldadu soil bat, are eta gehiago Erdi Aroko soldadua izanik, ez zen besteren emakumearekin sartzen ausartuko, bere ohaidea baizik ez izanik ere. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 268. orr.

Kretan diat jatorria, eta gizon aberats baten semea nauk, baina aitak erositako ohaide bat zuan nire ama. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 102. orr.

Kaleben beste ohaide batek, Maaka izenekoak, Xeber eta Tirhana sortu zituen. Elizen arteko biblia   1 Kro 2,48

Han, ohaideen haurrak lehen emaztearen haurtzat hartzen dira. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 98. orr.

Erromatar legionarioei, zerbitzu aktiboan zeudenean legez ezkontzea debekatuta izan arren, praktikan baimendu egiten zitzaien ohaideekin ezkon-harreman iraunkorrak izatea eta familiak haztea. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 41. orr.

Gradurik gabeko soldaduak denentzako putak baizik ezin ditzake eskura, ohaide esklusiboa izatea jaunen plazer eta eskubidea da. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 340. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bikote hura bere ohaide topaketetan diskretuki ibiltzera lehiatu arren, haurrak ondoko gelan lo egiten zuen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 55. orr.

Gure ohaide-nesketara al goaz ba, ema-jabeek ohi duten bezala, etorri eta deituta, desgaraia izanda ere, etxean sartzeko? Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus