Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gutxiagotu (Egungo testuen corpusean 718 agerraldi), gutxiago(tu), gutxiagotzen 1 da ad gutxitu, areago gutxitu.

Inguruetako gaztetxoak gutxiagotzen ari zirela. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 65. orr.

Ibiltzerakoan eskuaz laguntzen zion ezkerreko hankari, ia nabaritu ere egiten ez zen herrena gutxiagotzeko. Josu Landa   «Odolbildua» - 12. orr.

Sekula gutxiagotu gabeko oinazea, Jaunaren hirak beti kitzikatua. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 152. orr.

Zorionbide batzuk halabehar hutsezkoak zirela jakiteak gutxiagotu egingo zuen haien indarra. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 51. orr.

Desinentziaren garrantzia gutxiagotuz joan zen. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 222. orr.

Gutxiagotu behar direla horiek kontsumitzeko aukerak. Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Erruz gutxiagotuko ziren gorpua grisettearena izateko probabilitateak. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 156. orr.

Horrek, epe luzera, demografia- eta gizarte-arazoak gutxiagotzen ditu. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 121. orr.

Mantenuen kostua gutxiagotuz, soldatak ere murriztuko lirateke. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 40. orr.

Finantza publikoak behar bezala onbideratu edo inflazioa gutxiagotzeko. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 191. orr.

Jarduera moteldu batek herrialde industrializatuetako inbertsioen errentagarritasuna gutxiagotzen duenean. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 131. orr.

Eskariari eusteak ezin izan zuen langabezia gutxiagotu. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 151. orr.

Era horretan Alemaniako inflazio-tentsioak gutxiagotuko ziren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 191. orr.

Pribatizazioak, gastu publikoak gutxiagotzea, etab. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 174. orr.

XX. mendean XVII. mendeko herri-nobelagile bat izatea gutxiagotzea zen Menard-en begietan. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 38. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Etorkizuneko Europako Batasunean hizkuntza gutxiagotuek, eta euskarak bereziki, izango duten statusaren inguruan. Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Interes berezia du guretzat Singerrek, komunitate gutxiagotu bateko kidea zenez gero. Berria - Kultura   2004-07-14

3 (era burutua izen gisa)

Bereizkeria edo gutxiagotu fisikoengatik neurriak hartzea. Berria - Euskal Herria   2004-09-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus