Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igarobide 1 iz igarotzeko bidea.

Mendietako igarobideak itxi, mendi garaietako gailurrak gotortu eta lautadetan oztopoak ipini zituztela. Elizen arteko biblia   Jdt 5,1

Hindu Kush mendiguneko igarobideetan zehar. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 169. orr.

Jendez gainezka daude vaporettoa hartzeko geltokia eta kanal-alboetako igarobideak. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 66. orr.

Zorrozaurre Sarrikorekin lotzeko bost igarobide egingo dituztela. Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Bihar goizean irekiko dituzte Txorrierriko saihesbidea eta Bilbo erdialdea lotzen dituzten igarobideak. Berria - Ekonomia   2004-04-23

Haren ondoren jaitsirik, Moaberako igarobideak hartu zituzten Jordanen, eta ez zioten inori ere utzi igarotzen. Elizen arteko biblia   Epa 3,28

Irurtzungo Aizpitarte igarobide ospetsua. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 13. orr.

Toki malkartsua zen, igarobiderik batere gabea. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 199. orr.

Gero eta kontu handiagoz ibili beharra zegoen izotz pusken artean, igarobideak estutzen ari zirelako. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 408. orr.

Eserlekuen arteko igarobidetik lasterka joango da. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 144. orr.

Gainera, igarobideko lurraldea gara, eta mugaren alde batetik bestera gero eta kamioi gehiago dabiltza. Berria - Euskal Herria   2004-02-22

· Nola lortu zituen bere kasa libre ibiltzeko beharrezko igarobideak. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 164. orr.

2 (gauza abstraktuetan).

Liburua egilearen eskuetatik irakurlearen eskuetara pasatzeko igarobidea. Efektuetatik kausetarako igarobidearen lege guztiak. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 223. orr.

Psikologia arrazionaletik Kosmologiarako igarobideaz. barne-merkatu benetakoaren faltak hazkundea eta industria-kapitalismorako igarobidea eragotzi zituen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 23. orr.

Aldaketa oro (gauza baten igarobidea egoera batetik bestera) jarraitua da. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 101. orr.

Oso zaila izaten da gertaera batetik besterako igarobidea denbora jauzi bat bezala sentitzea. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 223. orr.

3 hesirik gabeko igarobide

Trenak umea zihoan autoa harrapatu zuen hesirik gabeko igarobide batean. Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Araban dauden hesirik gabeko igarobideak zein hesiak dituztenak kentzeko aurrekontua zehazteko eskatu zion Diputazioak Renferi. Berria - Euskal Herria   2004-07-13

· Hesirik gabeko trenbideko igarobide batek beste istripu larri bat eragin du. Berria - Euskal Herria   2004-06-23

4 lurpeko igarobide

Kalea lurpeko igarobidea erabiliz igaro beharrean. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 282. orr.

Batzuetan, ate aurrean etxeari eta urmaelari begira jarririk, bere artean esaten zuen ondo legokeela biak lurpeko igarobide baten bitartez lotzea. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 45. orr.

Trenbidea lurpeko igarobidetik edo zubietako batetik zeharkatzen zuten inurriak bezala zihoazen fabrika pabiloietarantz. Jon Maia   «Riomundo» - 177. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus