Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ohantze [163 agerraldi, 38 liburu eta 45 artikulutan] 1 iz etzalekua, ohea. ik ohatze.

Ez du ez gela ez ohantzea inorekin partekatu behar. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 24. orr.

Gero, aretoan Faramir etzateko ohantzea presta zezatela agindu zuen, bai eta joan zitezela ere. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 111. orr.

Ohantze edo ohe moduko bat zeukan Prokusto hark, bere neurri-neurrikoa. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 115. orr.

Gauak, berriz, ohantzean itzulika higatzen zituen, bere lotsagabekeria goratik madarikatzen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 81. orr.

Ohantzeko lasto gainean bilatu nuen jarlekua. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 268. orr.

Behin kokaturik, berriz, ohantze hotza izanen zuen maizago esperoan, epela baino, Garrüzeko gau luzeetan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 66. orr.

Goiko solairuko gelatan ohantze gogorren ilarak zeuden, eta horma bakoitzean kartel eta arau-zerrenda bana. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 350. orr.

Etxeko neskatoak mintzaira horren eskolak eman zizkion bere ohantzean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 57. orr.

Bizkarra gogotik berotu zidan, hainbertze berotu, bi egunez egon bainintzen ohantzetik jaiki ezinik. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 103. orr.

Tronua hutsik aurkitu zuten, eta haren aurrean Théoden Markako Erregea zetzan, zeremoniazko ohantzean: hamabi zuzik eta hamabi zaintzailek inguratzen zuten ohantzea. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 168. orr.

2 irud/hed

Oheratu umetxoak ta egizu lo bakean / etzanik dago Po erraldoi baten moduan / Jainkoak egin dion lur-ohantze handian. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 39. orr.

Ezereza, izen baten dina egiten den momentutik, izatearen ohantzean etzaten da. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 63. orr.

3 habia.

Egundainotik ainarak ohantze ezkaratzean. Herria   2005-12-29

Gaur egun / ez dator kukurik Ama Birjina martxokoz, / enarek ezin dute ohantzerik zulatu zementuan. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 181. orr.

4 irud/hed

Beharbada, Magalirekin ezkondurik, ohantze berri bat muntatuko genuela, bosgarren estaiko hura baino aise pollitagoa. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 108. orr.

Ez dugu sekulan ohantze bat egiten ahalko eta haurrik gabe geldituko gira. Herria   2005-04-14

Goresmen beroenak espos berrieri eta beren familieri eta bizi ditela urostasunean ene auzoko ohantze pollitean. Herria   2002-09-12

-Ene ohantzean, zure etxen zara, pena dut haatik ez baitizut aterbe pollitagoa eskaintzen ahal. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 111. orr.

Bere ohantzea han berean badu ere, Parisen badauka egoitzaño bat. Herria   2004-01-29

5 (hitz elkartuetan)

Eta hantxe egon ziren gizonak mugitzeke, burua makurtuta, hil-ohantze bateko erostarien gisara. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus