Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

narrasti (orobat narrazti g.er.) 1 iz animalia ornodun odol-hotza, biriken bidez arnasa hartzen duena, errulea, azala ezkataz estalia duena, eta lau hankak endurtuak edo motzak dituelako herrestan ibiltzen dena.

Lauzpabortz kolpez akabatu nuen narrastia. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 167. orr.

Ezabatu egingo dut mundutik nik sortu dudan gizakia; gizakia eta harekin batera abereak, narrastiak eta zeruko hegaztiak, damu bainaiz hauek egin izanaz. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 26. orr.

Atera ziren untzitik bizidun guztiak ere: abere, hegazti eta narrastiak. Elizen arteko biblia   Has 8,19

Oharkabean, berriro ere sofatik alde egina zen, narrasti bat bezain isil: zubirantz zihoazen eskailerak igotzen ari zen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 87. orr.

2 pl narrastiek osatzen duten klasea.

Arrainen eta narrastien arteko trantsizioa erakusten duen animalia baten fosila topatu dute Kanadako iparraldean. Berria - Gaiak   2006-04-07

Duela 375 milioi urteko fosila da, eta arrainen ezaugarri asko baditu ere, eskumuturra eta narrastien beste atal asko ditu. Berria - Gaiak   2006-04-07

Narrastien biologiak, hasieran, eta ugaztunenak, ondoren, gizasemearen genitalak kanpoan izatea ekarri du. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 29. orr.

Narrasti emeek ez dute baginarik. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 220. orr.

Arrainak eta narrastiak ez bezala, hegaztiak eta ugaztunak odol berokoak dira. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 66. orr.

Azido urikoa, gizonaren eta ugaztunen jariakinetan urri-urria, txorien iraizkinen ehuneko 50 dela, eta narrastien iraizkinen ehuneko 90. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 238. orr.

Anfibioak irabazian ateratzen dira arrainekin konparatuta, eta gizakiaren arratoi-antzeko aurrekoak, beren garaikideekin, narrasti erraldoiekin, konparatuta. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 435. orr.

Ez gara narrastiak bezalakoak, ez dugu urte batetik bestera larruazala erantzi eta berria hartzen. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 134. orr.

Azazkal berritzea, narrastien larru berritzea bezala, gu izaki dilubioaz aurrekoekin lotzen gaituen aztarna bat da. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 46. orr.

Maskota gisa erabiltzen diren narrastiak, dortokak, esaterako, kutsadura iturri arriskutsua dira. Berria - Gaiak   2004-12-08

Edo kameleoi, kameleontidoen familiako narrasti saurioen izen arrunta alboetatik zapaldutako gorputza, elkarrekiko independenteki mugi daitezkeen begiak... Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 158. orr.

Narrasti bat zirudien, narrasti atzeratu bat izaki bizidunen bilakaera osoki gauzatu gabea gauzatzera zetorrena, ugaztun bihurtzera zetorrena milioika urteko atzerapenarekin. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 50. orr.

3 izond herrestan dabilena.

Aurrera egin dugu bidean, suge narrastien antzera herrestan. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 132. orr.

Eta berak eman zidan musua, bere mihi epela animalia baten moduan mugitu zitzaidan ahoan luzaroan, epela eta narrastia, eta arnasarik gabe utzi ninduen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 348. orr.

Etorkin narrasti eta umezurtza zuen bere aurrean orain. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 50. orr.

Ate hotsa entzun orduko, zapata narrastiak komuneko atera gerturatu baino lehen, amak, Venga, ya vale esan eta bukatutzat ematen zuen bere egitekoa. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 154. orr.

Begiak jaso, eta zapelatz bat dakusk airean urrutiratzen, eta lasaitu ederra hartzen duk: harena behar zian, noski, itzal narrastiak. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 153. orr.

-Gezurti narrastia! -bota zion Txilintxok izkinaren batetik. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 211. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hegazti-, abere- eta narrasti-mota bakoitzetik bina sartuko dira zurekin, bizirik iraun dezaten. Elizen arteko biblia   Has 6,20

Ikusi eta buruan talka ikaragarria sumatzea, narrasti-garunean edo nonbait han, bat izan da. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 42. orr.

Narrasti-etxeko zaintzailea oneratu ezinik zegoen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 31. orr.

Lurretik irteten ziren zizareei gatza botatzen zitzaienean, haiek bihurrikatu egiten ziren, gelditu gabe, narrasti-dantza batez. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 85. orr.

Narrasti imitazioko alkandora orlegi honekin, eguzkipean erdi-lo dagoen iguana dirudizu. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abere eta narrasti (3); narrasti emeek (4)

lurreko narrastiak (4)

narrastiek garatu (3)

narraztien mintzoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus