Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xehetasun (orobat xehatasun g.er.) 1 iz zerbaiten berri jakiten laguntzen duten alde xeheetako bakoitza.

Gainerako biografoek ez dute xehetasun hau ezagutzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 806. orr.

Xehetasun horiek deszifratzeko premia larriagoa dut orain huskeriak zirelakoan arbuiatu nituenean baino. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 50. orr.

-Kontatu behar ez niakeen xehetasun bat emango diat, dena dela. Txillardegi   «Putzu» - 94. orr.

Kroniketan nahiko oharkabe igaro zen xehetasun bat nabarmendu nahi dut hemen, bera izan baitzen populazioaren erreakzioa ahalbidetu zuen giltza. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 39. orr.

Harri hura zuriegia zela pentsatu nuen, eta bi umeek errazegi mugitzen zutela alde batetik bestera, baina ez nion xehetasunari aparteko garrantzirik eman. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 202. orr.

Hoteleko idazkariak izen-deiturak eta bertze hainbat xehetasun galdegin zizkion, ez baitzuten nehor atxikitzen nortasunari buruzko xehetasunik hartu gabe. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 69. orr.

Weinberg doktoreak ez zuen xehetasun askorik eman. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 17. orr.

Laburtasunaren amoreagatik, xehetasun asko bazterrera utziko ditut. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 436. orr.

Bereizmenaren baitan dago mikroskopioak xehetasunak jasotzea. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 192. orr.

Hainbat xehetasun eta bitxikeria kontatu zidan gero. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 8. orr.

Prozesuaren xehetasunak jakiteko. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 183. orr.

Hiru-lau telefono dei aski izan nituen istripuaren xehetasunak eskuratzeko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 196. orr.

Gogoan zituen Gasteizko hilerriko fusilamenduko xehetasunak. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 10. orr.

Webgunean ere txapelketari buruzko informazio eguneratua emango du (taldeei buruzko xehetasunak, emaitzak, kronikak, txapelketako argazkiak...). Berria - Kirola   2006-01-08

Xehetasunak ahoz aho zebiltzan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 176. orr.

Orain arte aipatu ditugu Huarte kalonjeak idatzi xehetasunak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 210. orr.

Izen emaitea eta xehetasunak: 06 08 63 05 12. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 529. orr.

Programa osoa xehetasun guztiekin zeukan gogoan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 64. orr.

Xehetasun guztiak nahi nituen, eta Aintzanek ez zuen oztoporik jarri. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 65. orr.

-Konta iezazkizadu xehetasun guzti-guztiak. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 120. orr.

Txundituegi geratu baitzen eta ez baitzuen estutu nahi izan xehetasun gehiago eman ziezazkion. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 89. orr.

-Agian xehetasun gehiegirekin ari nauk kontatzen -esaten du desenkusatuz-. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 181. orr.

Ez zekien asko Harryk Tomek emanak zizkidala jada xehetasun mordo bat, baina ez neukan asmorik berari ezer esateko. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 142. orr.

Ehun urteren buruan, xehetasunak berreskuraezinak dira, baina ez da zaila barruntatzen zer gertatu zen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 78. orr.

Oso gauza gutxitzat daukat hori, huskeriak eta xehetasunak baizik ez baitira. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 159. orr.

Autista askoren ezaugarria da xehetasunei josita gelditzea, osoago edo zabalagoko zerbaiten parte ez balira bezala. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 193. orr.

Ez zaitut xehetasunekin gogaituko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 16. orr.

Dena dela, xehetasunetan sartu aurretik, gauzak garbi uztea izango litzateke egokiena. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 139. orr.

Hona zergatik hasia naizen Luzaide, gure herri maitearen historian gaindi xehetasun biltzen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 5. orr.

Inork ez zuen, halere, pertsonei buruzko xehetasunik batere ematen. Txillardegi   «Putzu» - 230. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Xehetasun adierazgarri hau ez dator Zelanoren testuan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 847. orr.

Argiak eta denboraren joanak argazkietako aurpegien xehetasun bereizgarri zehatzak higatzen dituzte. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 22. orr.

Ezin daiteke hemen xehetasun zehatzagoetan sartu, luzeegi joango litzateke eta. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 125. orr.

Arrazoia, noski -xehetasun baldarrenetik sotilen direnetaraino- leku jakin bakoitzeko ideologia nagusian bilatu behar da. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 68. orr.

Xehetasun berri jakingarririk ere ekarri du espediente aurkitu berriak. Berria - Harian   2005-08-13

Xehetasun zirtzil bat baizik ez, beharbada, baina aspalditik jabetua da Fernan negozio honetan xehetasunek duten muntaz. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 74. orr.

Ez pentsa xehetasun atseginak edo anekdotikoak ahantzirik zeudenik. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 239. orr.

Artearen historiatik marrazketaren xehetasun teknikoetaraino hedatzen ziren haren ezagupenak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 206. orr.

Ez gara hemen xehetasun aspergarrietan luzatuko. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 63. orr.

Erasmo "eskolastikaren xehetasun lehor eta antzuen" bidetik apartatu zen. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 160. orr.

Mariak xehetasun lazgarriak eman ditu. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 197. orr.

Ehorzketaren inguruko xehetasun makabro-barregarrietan luzatu nintzen. Xehetasun txiki horrek asko harritu ninduen. Xehetasun bakar bat kontatuko dut. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 103. orr.

Behin eta berriz errepikatzen baitira xehetasun bakar bat ere aldatu gabe. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 177. orr.

Bekadunaren lekukotasuna argi baino argiagoa izan da eta xehetasunik lizunena ere zehaztasunez azaldu du. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 148. orr.

Xehetasunik ñimiñoenak ere bazekizkien. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 327. orr.

3 (kontagaitz gisa)

Begiaren behaketa-eremu onenean dagoen kono-ikusmenak xehetasun handia ematen du. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 95. orr.

Xehetasun handiz kontatu baitzigun nola Prévani men egin zion, eta bien artean gertatuak oro. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 223. orr.

Talmudaren bigarren eranskina, lehen zatia edo Mishnah xehetasun handiz komentatzen duena, eta, hori bezalaxe, ahozko legeari dagokiona. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 221. orr.

Harrigarri zitzaidan zeinen bizi gordetzen zuen gertaeraren oroitzapena -xehetasun handiz agertzen zitzaion, nonbait, gogoan- eta zeinen aldagaitza zen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 272. orr.

Eginahal guztian saiatzen zen alegiazko errealitate hura xehetasun osoz azaltzen. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 17. orr.

Begirada urrunean galdurik, xehetasun ikaragarriz ikusten zituen irudiei begira. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 50. orr.

Eskolan "marrazkilaria" esaten zioten, eta marrazkiak ez ziren haurrenen tankerakoak izaten, inola ere: xehetasun izugarriz papereratzen zituen San Paulo katedrala, Tower Bridge eta Londresko beste leku nabarmenen batzuk. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 198. orr.

Luze eta zabal jardun liteke gai hauetaz baina xehetasun handitan sartu gabe ere esan dezakegu gauzak ez zirela horrela. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 76. orr.

John White-k (1957) xehetasun handiko historia bat argitaratu zuen Berpizkundeko perspektiba linealaz ez ezik, baita berak perspektiba "sintetikoa" deitzen duenaz ere. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 204. orr.

Xehetasun handi barik kontatu zion ordura arte pentsatuta zeukana. Josu Landa   «Odolbildua» - 102. orr.

Gaiaren berezko zailtasuna, xehetasuna eta sakontasuna. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 87. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Xehetasun mota horretan nabaritzen da desordena jabetzen hasia dela zeure bizitzaz. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 25. orr.

Gu baldin bagara, eta ez xehetasun multzo bat. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 32. orr.

Autokarretan baziren bideko argitasun emaile erneak, bakoitxaren bihotz-gogoak prestatzea gatik xehetasun eta xede emaile. Herria   2002-07-18

Xehetasun eta izen emaite: Donibane Garaziko turismo bulegoa. Herria   2002-07-18

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bezero asko zituen -liluragarria da aditzea zer-nolako ukimen-xehetasunez deskribatzen dituen-. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 122. orr.

Baldintza-Xehetasunak: "gazte enplegu" moduan denbora osoko kontratua. Herria   2001-05-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ainitz xehetasun (6); asko xehetasun (4); azken xehetasun (6); beste xehetasun batzuk (8); gaineko xehetasun (8); inguruko xehetasun (12); inguruko xehetasun guztiak (5)

xehetasun asko (21); xehetasun asko eman (5); xehetasun askorik (4); xehetasun bakar (7); xehetasun bakar bat (6); xehetasun balios (4); xehetasun berri (4)

xehetasun eman (8); xehetasun emanez (4); xehetasun frango (6); xehetasun gehiago (119); xehetasun gehiago agertuko (4); xehetasun gehiago eman (18); xehetasun gehiago emanen (4); xehetasun gehiago nahi (8); xehetasun gehiago ukaiteko (7); xehetasun gehiago ukanen (7); xehetasun gehiagoren ukaiteko (5); xehetasun gehiagorentzat (52); xehetasun gehiagorentzat deitu (14); xehetasun gehiagorik (4); xehetasun guti (4); xehetasun gutxi (7); xehetasun guziak (51); xehetasun guzien (6); xehetasun guzien emaiteko (5); xehetasun guzientzat (5); xehetasun guzietan (8); xehetasun guzti (7); xehetasun guzti guztiak (5); xehetasun guztiak (90); xehetasun guztiekin (35); xehetasun guztiekin kontatu (5); xehetasun guztien (7); xehetasun guztien berri (4); xehetasun guztiez (9); xehetasun handirik (12); xehetasun handiz (19); xehetasun horiek guztiak (4)

xehetasun oro (4); xehetasun osoz (9); xehetasun teknikoak (4); xehetasun ttipi (4); xehetasun txiki (13); xehetasun txiki bat (4); xehetasun txikiak (5)

xehetasun ugari (6); xehetasun zenbait (7)

inguruko xehetasunak (24); zenbait xehetasun (19); zernahi xehetasun (8)

xehetasunak azaldu (6); xehetasunak bildu (5); xehetasunak eman (28); xehetasunak eman zituen (11); xehetasunak emanen (10); xehetasunak emango (4); xehetasunak emateko (7); xehetasunak ematen (6); xehetasunak ere eman (4); xehetasunak eskatu (8); xehetasunak eskatzen (6); xehetasunak geroxago (15); xehetasunak helduden astean (6); xehetasunak jakin (5)

xehetasunen arabera (4); xehetasunen bat (9); xehetasunen berri (4); xehetasunen ukaiteko (4)

xehetasunentzat deitu (6)

xehetasunetan sartu (26); xehetasunetan sartu gabe (22); xehetasunetan sartuko (10); xehetasunetan sartzea (6); xehetasunetan sartzen (5)

imiñ inguruko xehetasunik (7); inguruko xehetasunik eman (4); inolako xehetasunik (5); oenak ere (4); xehetasunik ñ xehetasunik eman (26); xehetasunik ez (18); xehetasunik gabe (9); xehetasunik jakin nahi (4); xehetasunik txikiena (7); xehetasunik txikiena ere (5); xehetasunik txikienak ere (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus