Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galdegile [26 agerraldi, 12 liburu eta 10 artikulutan; Egungo testuen corpusean 827 agerraldi] 1 iz galdetzen duen pertsona. ik galdetzaile.

Baina ni banintzen galdegilea, erantzuna Oui izaten zen. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 92. orr.

Galdegileei ez baina iritzi emaileei erantzuten baitiete. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 243. orr.

Etzitakeen luzaz egon ospitalean, bazen galdegile frango. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 60. orr.

Sagarminagako geletan maiz gurutzatu ohi dudan gazte bat zen galdegilea. Txillardegi   «Labartzari agur» - 204. orr.

2 (poliziakoa edo)

Galdegilea atxiloketan parte hartu dutenetako bat izan da. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 27. orr.

Galdegile pribatuak kontratatzea, informazio militarrak lortzeko betekizunerako. Berria - Mundua   2004-05-27

· 3 izond galdetzen duena.

Rafaren begirada galdegileek. Josu Landa   «Odolbildua» - 140. orr.

-Zer moduz joan da? -begietako zuriak zirudien galdegile. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 61. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus