Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igel 1 iz ornodun urlehortar isatsgabea, azala biguna eta leuna, atzeko hankak luzeak eta behatzak mintz batez lotuak dituena, uretan igerian eta lehorrean jauzika ibiltzen dena (Rana esculenta, Rana ridibunda etab.).

Ez dakit igela ala apoa, zer zen. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 42. orr.

Sugandila bat etortzen zitzaion gogora igelarekin batera. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 45. orr.

Hildako igelen hezurrak. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 148. orr.

Haren sabel handituak igel batena ematen zuen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 207. orr.

Goizean zapaldu zuen igela. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 45. orr.

Igelen eta saguen arteko borrokan. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 148. orr.

Igela abeslari maratza da, ahots on baina belarri txarrekoa. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 149. orr.

Parke batean igel erraldoi batek metroren bat luze zen sugea jan zuen. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 163. orr.

Igel gautarrek, esaterako, zailtasun handiagoak izaten dituzte harrapakinak topatu eta atzemateko. Berria - Gaiak   2006-02-19

Lakuaren urik gardenenetan ere apoak eta igel satsuak ez daude geldi... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 598. orr.

Hegaztiek, igel zaratatsuek, otsoek, lehoiek. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 181. orr.

Pasatzerakoan, igel motadunek salto egin dute ertz eguzkitsutik te koloreko ur geldietara. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 78. orr.

Arratsaldean dutxatzen zen beraz, hipopotamoak bezala edo Madagaskarreko igel gorriak bezala. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 42. orr.

Bidezidor artez bat egina zuten zingiran zehar, igelak harrapatzeko erabiltzen zutena. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 123. orr.

Desagertzeko zorian dauden animaliak: Igeldoko igela, arranoa, otsoa. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 122. orr.

Arrain fresko bakarra igelak ziren, gauza barregarri samarra, elikagai gisa hartzeko. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 202. orr.

Txokolatezko igelak, kalabaza-enpanadak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 94. orr.

Bazen erreklamo antzeko bat nire anaiak erabiltzen zuena ni erakartzeko: igelen korroka. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 16. orr.

Igelak entzuten ziren korroka, baina igelak beti entzuten dira ilundu berritan. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 105. orr.

Igelak amorru batean ari ziren korroka. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 97. orr.

Urmael berde handi bat, igelez betea. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 36. orr.

Ur benedikatuetako igelak baizik ez zarete. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 84. orr.

2 (erkaketetan)

Weasley andrea igela bezala puzten ari zela. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 39. orr.

Igela bezala lodituko da. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 28. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Geratzen zitzaion igel-zatia ahora sartuz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 196. orr.

Europarrontzako igel hankak hauta-hautakoak dira. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 163. orr.

Ferratzaileak igel-begiez begiratu zion epaileari. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 30. orr.

Ezezkoan jarraitzen baduzu, zure herrialde osoa igel-izurriz joko dut. Elizen arteko biblia   Ir 7,27

Oporretan etxeratzen zenean, poltsikoak igel-arrautzaz beteta ekartzen zituen. badela Donostian igel espezie bat, hiria bezala bakarra omen dena munduan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 53. orr.

Igel-hotsa besterik ez zen entzuten. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 80. orr.

Egunean zehar, baina batez ere iluntze aldera, padura alde hura igel hotsez betetzen zen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 101. orr.

Hirugarren urteko batzuek nahi gabe igel-burmuinez zipriztindu dute bosgarren ziegako sabaia. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 108. orr.

4 igel joko

Ez da trikitia, disko festa, txistorra, gazta, sagardoa, toka eta igel-jokorik faltako. Berria - Kirola   2004-07-10

5 zuhaitz igel

Zuhaitz-igelek iluntzean bezala egiten du girringa. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 124. orr.

Errauste planta eraiki nahi duten lekuan galtzeko arriskuan dagoen hegoaldeko zuhaitz-igela bizi dela. Herria  

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus