Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paniko 1 iz bat-bateko eta muturreko izua, askotan kolektiboa. ik izialdura; laborri; laztura.

Uste dut benetan beldurrak, panikoak bultzatzen ninduela ehiza basati hartara, babesleku batetik bestera, hara eta hona... Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 224. orr.

Bere laguntzarekin panikoa menderatzea lortu dut. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 457. orr.

Zigorra larrialdi-irteera bat dun, eta hara joaten gaitun itsu-itsuan, jendartean panikoa zabaltzen denean. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 110. orr.

Orain, filmaturiko guztia montatzen hasten naizenean orduan bai, orduan sartzen zait panikoa. Berria - Kultura   2004-09-18

Antsietateak panikora eraman zuen, bakardadeari beldur itzela zion. Berria - Kultura   2004-07-03

Berrogei urteek hainbesteko panikoa ematen badizute, zure buruaz beste egin eta kito. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 32. orr.

Stanley albotik pasatu zaionean aurpegian beldurra islatu zaio, panikozko begirada betean. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 196. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Guztiarekin ere, beldur itzela sentitu du, paniko atake bat, zehatzago esanda. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 27. orr.

Euforia eta paniko zikloen iraupena, grosso modo, jendeak bere azken hondamendia ahazteko behar duen denbora aldiaren araberakoa izan da. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 234. orr.

3 (izenondo gisa)

Eta beldurra bi hegitakoa zen: baztertua izateko izua eta ahantzia izateko lotsa panikoa. Itxaro Borda   «Hiruko» - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus