Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galdekatu, galdeka(tu), galdekatzen 1 du ad galdeketa egin. ik galdezkatu.

1976ko apirilean berrehunetik gora pertsona atxilotu eta galdekatu zituen polizia frantziarrak. Jokin Urain   «Errotarria» - 169. orr.

Orduan jujetarik batek galdekatzen ninduenari zenbait hitz erran zizkion. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 26. orr.

Polizak zorrozki galdekatuko ditu. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 151. orr.

Gero, dokumentuan deskribatuta zegoena arretaz aztertu ondoren, galdekatzen hasi zitzaion. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 79. orr.

Galdekatu ziotenei Mikel Strogoffek ez zien deus ere azaldu Tomsken gertatutakoez. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 388. orr.

Taldean buru egiten duenak berekin eraman nahi ditu fraideak, galdekatzera. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 22. orr.

2 galdetu.

-Baduzu Gotha almanaka? -galdekatu zuen Dembak berriro zerbitzaria. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 78. orr.

Gizona zer da ez badu galdekatzeko ahalik, galdea bera desegiten bada? Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 138. orr.

Positibotasunen eremua agertu ahal izan da zientziei galdekatuz euren historiari buruz. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 221. orr.

Borreroak galdekaturik, mauritaniar gatibu batzuk bidaztiaren kondaerarekin bat etorri ziren. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 115. orr.

Apaiz nagusiak Jesus galdekatu. Elizen arteko biblia   Jn 18,19 tit

Ia goizaren erdia ematen dugu hura galdekatzen, baina neskatoa altzairuz dago egina eta ez du amore emango. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 218. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Alde batetik, galdekatzaileak, eta, bestetik, galdekatua. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus