Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sakrilego 1 izond/iz sakrilegioa egiten duena; sakrilegioari dagokiona.

Menelaoren oniritziz, lapurreta sakrilego asko egin zuen Lisimakok Jerusalemen. Elizen arteko biblia   2 M 4,39

Gazte alferrik galduek bakarrik egiten dituzte profanazio sakrilegoak; beren anai-arrebak hil balituzte bezala zigortu behar al dituzue horregatik? Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

-Alde hemendik, kasta sakrilegoa! Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 65. orr.

Aldizkarian bazen komiki sakrilego bat, apaiz perbertitu bat azaltzen zuena eta jende guztiari Leunda bera gogorarazi ziona. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 125. orr.

Hesi hori apurtu nahi duena sakrilegoa da. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 153. orr.

Sakrilegotzat kondenatu zuten. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Erregeak ez ziren sakrilegoak, sakrilegoentzako zigorren beldur zirelako; baina bestela, era guztietako krimenak burutu zituzten, suminez nahiz odol hotzean, krimen eta injustizia haiek ez zietelako Jainkoaren eskua hain agerian erakusten. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 310. orr.

Kontuan hartu behar da legea ez dela ezarri zintzoentzat, beste hauentzat baizik: gaizto, errebelde, erlijiogabe eta bekatarientzat, sakrilego eta profanatzaileentzat, aitamen hiltzaile eta giza hiltzaileentzat. Elizen arteko biblia   1 Tm 1,9

Nork sortu zituen irrika hilezkorrak, orain zuek, sakrilego doilorrak, azpiratu eta deuseztu nahi dituzuenak? Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 182. orr.

2 irud/hed

Bada, programako aurkezle edo gonbidatuak fuck edo shit bezalako hitz sakrilegoren bat esango balu, hitz hori pii ziztu batekin ezabatzeko helburu Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus