Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xeke (orobat jeke g.er. eta xeik g.er.) iz arabiar buruzagia.

Hamas Erresistentzia Islamikorako Mugimenduko sortzaile eta buruzagi espiritual Ahmed Jassin xekearen hilketa «aurki eta gogor» mendekatuko dutela. Berria - Mundua   2004-03-23

Goizean Mohamed Bakr al-Ulum xekearekin eta Mohamed Said al-Hakim aiatolarekin bildu ziren. Berria - Mundua   2004-03-07

Goiz batean xekeari eskuan muin egin, zaldi gainera igo, jauregiko bidea hartu eta pasharen aurrera aurkeztu zen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 118. orr.

Xekea Almaza Al Thania meskitako imama zen. Berria - Mundua   2004-06-15

"Profetaren zerbitzari handia," esan zion Txibuk Inperialeko Xeikak Armada Garaitezineko Mamuxari, "zenbat soldadu garaitezin dauzkagu armetan?". Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 256. orr.

Ez zuen berriz Ahmet ikusiko gogor saiatuta ere, ezta bere aitak, shah edo sultanek edo karabanen xekeak horretarako baimena emanik ere. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 45. orr.

Alderdi hartan ez zegoen inor ere xekearen zigiluari kontra egiten zionik, haren aurrean makurtzen ez zenik. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 72. orr.

Ezin du inork deus egin, ezta xekeak ere. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 79. orr.

Hala bada, dibanak hustu egin ziren eta, gauerdirako, hiru pertsona besterik ez zen geratzen: Kirxa nagusia, Sanker zerbitzaria eta Darruitx xekea. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 29. orr.

-Oraintxe konponduko dizut hori auzuneko xekearekin. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 199. orr.

-Egin otoitz ene alde, xeke jauna. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 200. orr.

Xekeak bere bizarra laztandu eta gogoeta sakonean murgildu zen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus