Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

narratzaile 1 iz kontalaria, kontatzailea.

Poeta ala narratzaile? Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 30. orr.

Narratzailea autobus bidaia bat kontatzen hasi da, nirearen oso antzekoa. Iban Zaldua   «Traizioak» - 27. orr.

Gero, autoreak dantzalekura bidean jartzen du narratzailea, bitarte horretan ezer gertatu izan ez balitz bezala. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 45. orr.

Narratzailearen ahotsa ageri zaigu kanpotik bezala, distantzia hartuz bere pertsonaiekiko. Berria - Harian   2005-04-13

Nolanahi ere, narratzaileak ez daki nola iritsi emakumearengana, nola kontatu istorio bat, nola atseden hartu orainaldian. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 130. orr.

Narratzailea da, beraz, protagonista nagusia. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 7. orr.

Iradoki egiten da zer gertatu den, baina narratzaileak ez du ipuina biribiltzen, eta irakurleak eman behar dio amaiera ipuinari. Berria - Kultura   2004-05-29

Bi pertsonaien aldi bereko ekintzak deskribatzea ezinezkoa baita, fisikoki eta mentalki, batez ere elkarrengandik urrun daudenean, narratzaile baten apeta eta nahikeriaren menpeko, jakina delarik, gainera, narratzaile hori kezkatuago egon ohi dela bere kontakizunaren interes objektiboak irizten dien horiekin, honako edo bestelako bigarren mailako pertsonaiaren esperantza ez zilegirekin baino. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 283. orr.

Iban Garatek egingo ditu aurkezpen lanak, eta Agurtzane Intxaurraga izango da narratzailea. Berria - Kultura   2004-04-23

2 (izenondoekin)

Ez da dudarik konbentzio errealista hausten duela horrek, baina, ondo pentsatuz gero, ez da sinesgaitzagoa hori errealismo petoaren beste prozedura batzuk baino: narratzaile orojakilea bera dut gogoan adibide nagusi. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 16. orr.

Narratzaile orojakileaz gain, elkarrizketa biziak eta aproposak, sinesgarriak, erabiltzen ditu idazleak. Berria - Kultura   2004-09-04

Kijoteren narratzaile fikziozkoaren izen arabiarra. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 49. orr.

Lehenago ez bagenekien, orain badakigu: narratzaile sendo baten aurrean gaude. Berria - Kultura   2004-04-02

Kritikari askok erromantikotzat jotzen dute, eta biziki miresten dute amets eta ikuskari fantastikoen sortzaile gisa, fantasiaz eta misterioz oparo hornituriko istorioen narratzaile mistiko gisa. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 9. orr.

Carver poeta eta narratzaile handia hil da Port Angelesko bere etxean. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 160. orr.

Hedatuz joanen zen iparreko auzuneetara iritsita bere gazteluan ostatua emanda zegoen narratzaile bikain horren fama. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 155. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gogoz kontra, Fionn narratzaile lanari ekiteko behartuta aurkitu zen. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 120. orr.

Eta haietaz gainera, nire narratzaile-solasaldi bridagabeak, Balzac, Ariosto, Fantomas, Madame Bovary, Tristan eta Isolda eta halakoen moduan. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 156. orr.

Behin baino gehiagotan aitortu diguzu zure idazkietan narratzaile-mina izan duzula azken urteotako eleberriak irakurtzean. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 9. orr.

4 (izenondo gisa)

Nahigabean ere Felixen gorputz malguaren irudia datorkio ipuineko emakume narratzaile-protagonistari. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 124. orr.

Koldo Mitxelenak ere abisatu zigun klixe narratzaile bera dagoela [...] Chaucerren Bath atsoari buruzko pasadizoan, Cervantesen Camachoren ezteien kontakizunean eta Peru Abarkako Maisu Juanen ostatuko zorra kitatzeko moduaren azpian. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 38. orr.

Ametsek hautsia omen dute beren estruktura narratzailea; jauzika eta elipsi sekulakoak eginez ibiltzen omen dute beren bide laburra. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 66. orr.

Beste prosa narratzaile batzuei halako laudorioak eskainirik ere. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 28. orr.

Azken afaria: apostolu bakoitzaren aurpegia gertatzen ari denari buruzko ikuspuntu narratzaile bat da. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 72. orr.

Saka dezadan hatza, saka-saka, zaurian, eta atera dezadan plazara munta handiko gorabehera bat, oraingo usadio narratzaile baldarrak aintzakotzat hartzen ez duena: [...]. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

narratzailearen ikuspuntu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus