Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galdekizun 1 iz galdera.

Orduan, galdekizuna berriro ere agertzen zaigu: nolako iraultza da hau? Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 9. orr.

Galdekizun hauei erantzun asko eman dakizkieke, adibidez, ondorengoak: [...]. Azkenengoari dagokionez, galdekizuna zera litzateke: ea barneko sentsua bai, baina kanpoko sentsurik ez genukeen, baizik kanpoko irudikapena besterik ez. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 9. orr.

Giza arrazoimenak [teorikoak] patu berezi hau du bere ezagutzen sail batean: baztertu ezin dituen galdekizunek zirikatzen dute; izan ere, arrazoimenaren izaerak berak ezarri dizkio galdekizunok, baina berak ezin ditu erantzun, giza arrazoimenaren ahalmen oro gainditzen baitute. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 83. orr.

Galdekizun nagusia da ea gai izango diren transferentzia, kupoaren desadostasun eta Ertzaintzaren hedapenari buruzko eztabaida gainditu eta euskal herritarren borondatea errespetatzeko moduari buruzko eztabaidan noraino iristeko gai izango diren. Berria - Euskal Herria   2004-07-18

Lekukoak egiten zaizkien galdekizunak ihardestera behartzen dituen izendatutako epailearen gisara. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 24. orr.

Ez zen galdekizun erretoriko hutsa, salerosketaren tirabirak leuntzea bilatzen zuena. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 220. orr.

2 galdetegia, galdera sorta daukan idazkia.

Gero, zaratarik ez egiteko, paperak bete eta ilaran jartzeko, eta galdekizun potolo bat entregatu zidan. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 71. orr.

Isilean, eta batzuetan modu praktikoago batean ere, galdekizun bat pasatzen zaielako, EHUko hainbeste zentrotan bederen, galdetzen diena beren iritzia eman dezaten irakasleei buruz. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 167. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus