Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

narraziogintza iz narrazioak ontzeko jarduera¸ narrazio literatura. ik narratiba.

Literatura urbanoaren aldarrikapenak bazuen, bestalde eta oinarrian, gure narraziogintzaren hastapenetako jatorrizko bekatutik ihes egiteko halako premia begi-bistako bat. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 152. orr.

Zientziaren aurrerapenak ordu arte pentsaezinak ziren aukerak zabaltzen zituen garaia egokitu zitzaion Vernerri, eta aukera berri horiek aldez aurretik igarri eta narraziogintzaren oinarri eta bizigarritzat erabiltzen bete-betean asmatu zuen, inor gutxik bezala. Berria - Harian   2005-03-24

Bistan da, Zeta eleberriaren egilea ez zaigu ari narraziogintzan. Berria - Kultura   2006-01-17

Hark bultzatu zuen Pirandello, ordu arte gehienbat olerkiari emana, narraziogintzan sartzera. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 7. orr.

Dunetako maitasun gauari leku eman zion gero zubipeko narraziogintzak. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 123. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus